Gune honetan bildu ditugu curriculumeko Hizkuntzaren Gizarte Dimentsioa lantzeko, Busturialdea eta Lea-Artibaiko Hizkuntzaren Normalizazio Taldeak egindako sekuentzia didaktikoak. B10 Berritzegunean, 2014-2015 ikasturtean egindako lan hau denon eskura jarri nahi izan dute.
Sekuentziak bi ataletan antolatu ditugu:
material didaktikoa gelako jarduerekin
eta planteamendu didaktikoa jasotzen duen atala, hau da, sekuentziaren helburuak, edukiak, ebaluazio-adierazleak eta tresnak.
Material didaktikoa webgunean ikus daiteke eta bertan landu. Hala ere, artxibo erantsietan, word formatuan duzue zenbait material osagarrirekin batera, zuen ordenagailuetan deskargatu eta, nahi izanez gero, molda dezazuen. Bideoak, ordea, ezin izan ditugu erantsi. Dena den, sarean topa ditzakezue.