0. JARDUERA. SARRERA
TELP ariketa: “Zein hizkuntzatan egingo zenieke?”
Irakasleak PPTa jarriko du, aurretiaz ezer azaldu barik. Diapositiba bakoitzaren aurrean, galdera bera egingo die ikasleei: “Zein hizkuntzetan egingo zenioke?”. Galderaren erantzunak entzun ondoren, ikasleei eskatuko die erantzunaren arrazoia zein den pentsa dezatela eskatuz.
PPTaren amaieran, hizkuntza bata edo bestea erabiltzeko izan dituzten arrazoiak azalduko dituzte ikasleek, era informalean, ikaskideen aurrean. Ez da baloraziorik egingo.
1. JARDUERA. Entzumena: Euskara ez erabiltzearen arrazoiak
1.1. Entzun aurretik:
Irakasleak bideo bat ikusiko dutela esango die ikasleei, non jendeak Euskara ez erabiltzeko arrazoiak ematen dituen. Bideoa ikusi aurretik, ikasleei eskatuko zaie erantzun bat emateko honako galdera honi: “Nik, zergatik ez dut euskaraz egiten?” .
Erantzuna “postin” baten idatziko dute eta arbelean itsatsiko dute. Ikasleren batek uste badu beti euskaraz ari dela, euskaraz egiten ez duen egoeraren bat gogoratzeko eskatuko zaio eta horren arrazoia bil dezala.
1.2. Bideoa ikusten den bitartean:
“Tribuaren berbak (uztailaren 2koa): &.45-11:45 pasartea” ikusiko dute. Behin entzun ondoren, ulermen-galderak banatuko ditu irakasleak, ikasleek irakur ditzaten.
Bideoa berriro ikusiko dute.
1.3. Bideoa ikusi ondoren:
Ulermen-galdereen erantzunak idatziko dituzte.
Irakasleak galderen erantzunak arbelean idatzi eta azalduko ditu. Ikasleek, binaka egingo dute zuzenketa; koebaluazioaren bidez.
2. JARDUERA. ELKARRERAGINA talde txikian
6 taldetan banatuko da gela(4ko taldeak /3ko taldeak …). Talde bakoitzak bere ordezkaria izango du:
Talde bakoitzak esparru bat landuko du, gidoitxoa jarraituz.
A taldeak. NORBERE GAITASUNA landuko du.
Gidoia:
Nahiko euskara dakizue zeuon artean euskaraz egiteko?
B taldeak. MOTIBAZIOA landuko du.
Gidoia:
Euskaraz berba egiteko gai bagara, zer dela eta ez dugu gure artean euskaraz egiten?.
C taldeak. OHITURAK landuko ditu.
Gidoia:
Hizkuntza beharrezkoa dugu, eta gure kasuan gainera bi dakizkigu, baina zergatik jotzen dugu beti batera soilik?
D taldeak EUSKARAREN PRESENTZIA landuko du.
Gidoia:
Euskaldunak sentitzen gara?
E taldeak KOMUNIKABIDEEN ERAGINA landuko du.
Gidoia:
F taldeak HIZTUN MISTOAK landuko du.
Gidoia:
3. JARDUERA. ELKARRERAGINA Talde handian
Taldetxo bakoitzak landu duena sozializatu egingo da ikasgelan, hau da, gidoiaren gainean adostu dutena.
Moderatzailea irakaslea bera izango da. Taldeko arduradunak adostu dutenaz gain, prozesu horretan izan dituzten zailtasunak azalduko ditu eta, era berean, kide guztien partaidetzaren berri emango du.
Ikasleei euren iritzia emateko aukera emango zaie, landu ez duten esparruaren gainean, hau da, A taldean izan denak B, C, D, E eta F esparruaren gainean arituko da, hala nahi badu.
Irakasleak egingo du ebaluazioa. Adierazleak:
Irakasleak hormirudian jarriko ditu adostu diren erantzunak, ikasle guztiek ikusteko moduan. Eta han izango dira astebetean.
4. JARDUERA. HAUSNARKETA
Bakarka egitekoa.
Saioaren hasieran, ikasle bakoitzak bere postin-ean jarri duena gogoratu behar du eta berak idatzi duena jaso.
Saioaren amaiera honetan, galdera berari erantzungo die ikasleek.
Ebaluazioko KONTROL-ORRIA erabiliko da horretarako
MATERIALAK: