EUSKAL JOLASAK

0. JARDUERA. SARRERA

Saioaren aurkezpena

Irakaslea talde osoari zuzenduko zaio:

Zertara jolasten duzu lagunekin jolastokian zein kalean?

Post-itak erabiliko dira. Ikasle bakoitzak jolas bi idatziko ditu.

Erantzunak ikasleen aurrean, leku ikusgarrian, jarriko dira.

1. JARDUERA

Trebetasuna: entzumena

Bi jarduera aukeratzeko edo biak erabili:

1. “Aittitte-amumak ikastetxera” programa: Ikasle batzuen aittitte edo amamak ikasgelara eraman, euren eskola garaiko jolasak zeintzuk izan ziren kontatzeko. Jolas horien arauak jasoko dituzte, horretarako galderak erabiliz. Taldetxoak egingo dira eta talde bakoitza jolas baten arduraduna izango da.

2. Bideoak ikusi:EITBko Jon Enbeitaren bideoa eta Tribuaren berbak” bideoa. Bertan, Jonek umetako jolasak azaltzen ditu eta Tribuaren berbak, berriz, euskal jolasak.

2. JARDUERA

Taldeka: 5eko taldeak

Trebetasunak: elkarreragina eta idazmena

Aintzinako jolasen azalpena egin eta idatzi: 2 jolas talde bakoitzak. Era berean, gaur egungo jolas baten araua eta azalpenak (“Urtxintxa” taldearenak). Antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuko dituzte.

3. JARDUERA

Trebetasunak: entzumena eta mintzamena

Horren ondoren, taldekatze desberdinak egingo dira: Aurreko taldeetakoak banatu eta talde berrietan, aurreko taldeetako ordezkari bana izango da.

Horrela, ahoz azalduko dira aintzinako jolasen arauak eta, agertzen diren zalantzak argitzeko aukera izango dute.

4. JARDUERA

Talde osoan

Trebetasuna: mintzamena

Ikasleek azaldu dituzten jolasen arauak ikasi eta, taldeka, jolastuko dute (aintzinako jolas bat).

Talde bakoitzaren ebaluazioa beste taldeetako kideek egingo dute.

5. JARDUERA

Trebetasunak: irakurmena eta idazmena

Irakasleak ikasleen esku jarriko ditu euskal jolasen bildumak: era digitalean zein ikasgelako txokoan.

Horrela, ikasleek jolas berriak aukera ditzakete eta euren jolasen bilduma zabaldu.

Azkenik, kontrol-orria beteko dute ikasleek, euren gogoeta eginez: gehien gustatu zaien jolasa, gustura ibili diren jolasten …

Sekuentzia didaktikoa

Sekuentzia didaktikoa Euskal jolasak.doc

Jolasak

Jolasak.zip

Haurren jolasak eta kantak

Haurren jolasak eta kantak - Irakaslearena.pdf