ADIERAZPEN SEXISTAK EUSKARAZ

0. JARDUERA. SARRERA

Saioaren aurkezpena:

Irakasleak ikasleei, sarrera moduan:

  • Hizkuntza ez da komunikazio kode hutsa.
  • Hizkuntzak gizartearen iritzi eta pentsamoldeak be adierazten ditu, arrazakeria, klasismoa eta sexismoa barne.

1. JARDUERA. Entzumena

Entzun aurretik, talde osoari galdetu:

“Zer da sexismoa zuretzat? ”Ahoz erantzuteko.

Ikusi bitartean:

“Tribuaren berbak”, Abenduaren 18koa ikusi. Hurrengo tarteak ikusiko dituzte, etenik gabe:

2:30-4:00 (Hasiera, hizkuntza sexista ) / 14:30-15:48 (Izenordainen erabilera: “mari” izenondoaren erabilera” ) /17:50-22:50 (sexismoa hizkuntzan historikoki: plazagizon eta plazandrea)/ 24:00-25:00 (pertsonen euskal izenak)

Entzun ondoren:

Ulermen galderei erantzun:

1. Euskara sexista al da?

      • · Bai
      • · Ez

2. Gizonezkoekin erabiltzen duzue “Mari” izenondoa?

      • · Bai
      • · Ez

3. Zer da “plazandrea”?

      • Plazan egoten den emakumea.
      • Kalean bizi den andrea.
      • Jarduera publikoan aritzen dena

2. JARDUERA. ELKARRERAGINA talde txikian

Talde txikietako jarduera: 3 talde egingo dira gelan. Talde handiegiak suertatzen badira, talde bakoitzean bi eratuko dira.

Talde bakoitzean, arduradun bat izendatuko da, taldearen moderatzailea izango dena. Taldeko ondorioak jasoko ditu.

1. Taldea: “Ogibideen izenak (lanbideak), hizkuntzen arabera, sexistak al dira? Zelan euskaraz?” Atera ondorioak

2. Taldea: “Zer dela eta azken hamarkada hauek arte ez dira emakumeak ikusi jarduera publikoetan (bertsoetan, politikan, kiroletan, … ). Atera ondorioak.

3. Taldea: Bideoan ikusi duzue “mari” erabiltzen dugula sarritan iraintzeko. Zuek, zer erabiltzen duzue iraintzeko?. Atera ondorioak

3. JARDUERA. ELKARRERAGINA Talde handian

Talde handian, sozializazioa:

Talde bakoitzeko arduradunak bere taldekideek adostu dituzten ondorioak azalduko ditu. Tarte bat izango dute gelakideek euren ekarpenak zein galderak egin ahal izateko.

Irakasleak ondorioak arbelean jarriko ditu.

4. JARDUERA. HAUSNARKETA eta EBALUAZIOA

Entzumena: ulermen galderak

  • Talde txikietako jarduera:
    • Arduradunak taldekideen partaidetza baloratuko du.
    • Taldeko partaideek arduradunaren jarduna (moderatzailea) ebaluatuko dute
  • Hausnarketarako balorazio-orria

EBALUAZIO-TRESNAK:

    • Moderatzailearen jarduna ebaluatzeko kontrol-orria.
    • Hausnarketarako balorazio-orria.

Adierazpen sexistak euskaraz. Sekuentzia didaktikoa.docx