Planteamendu didaktikoa

EUSKARAZ ZERGATIK EZ?

Helburu didaktikoak:

  • Euskararen erabileraren gainean hausnarketa egitea.
  • Hizkuntzaren erabileran eragiten duten arrazoiak ezagutzea.
  • Elkarreraginean, euskara erabiltzeari dagokionez, jarrera positiboa eta aktiboa izatea.

Edukiak:

HIZKUNTZAREN GIZARTE DIMENTSIOA:

  • Hizkuntzak pertsonen arteko harremanak egiteko bitartekotzat eta komunitate baten identitate-seinaletzat hartzea.
  • Hizkuntza desberdinen aldeko jarrera positiboak garatzea, eta, bereziki, euskararen berreskurapen-prozesuaren aldekoa. Horretarako, euskara erabiltzeko lotura afektibo positiboak sustatuko dira».

ELKARRERAGINA:

  • Ikasgelan eta ikastetxean gizarte-harremanak eraikitzea helburu duten ahozko eta ikus-entzunezko interakzioetan parte hartzea.

AHOZKO KOMUNIKAZIOA:

  • Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, ikasle-esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak.

Trebetasunak:

· Entzumena

· Elkarreragina

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak:

  • Euskal kulturaren transmisioan eta sorkuntzan parte hartzea eta ohiko komunikazio-egoeretan euskara erabiltzea.
  • Ea euskara erabiltzen duen hainbat komunikazio-eremutan.
  • Ea hainbat komunikazio-eremutan euskararen erabilerari lehentasuna ematen dion.
  • Ikasgelako elkarrizketetan parte-hartze aktiboa eta egokia izatea, ikasteko eta gizarte-harremanak bultzatzeko, eta lankidetzarako jarrera positiboa agertzea.
  • Ea modu naturalean esku hartzen duen, eta bere ikuspegia azaltzen duen.
  • Ea norberaren esku-hartzeari buruzko galderei erantzuten dien.
  • Ahozko eta ikus-entzunezko testuak ulertzea, ikasle-esperientzietatik hurbil dauden gizarte-eremuei buruzkoak
  • Ea identifikatzen eta eskuratzen duen informazio egokia, behar bezala entzuteko.

Ebaluazio-tresnak:

  • Koebaluazioa egiteko txantiloia: entzumenean
  • Elkarreraginean, parte hartzearen informazioa talde arduradunaren bidez jasoko da.
  • Amaierako kontrol-orria.