Planteamendu didaktikoa

EUSKARA ETA MUNDUKO HIZKUNTZAK LEHEN HEZKUNTZA

Helburu didaktikoak:

  • Munduko hizkuntzen artean, Euskararen egoera kokatzea.
  • Elkarreraginean, errespetuzko partaidetza aktiboa jorratzea.
  • Euskararekiko prestigioa lantzea.
  • Ahozko ulermena lantzeko metodologia inplementatzea.

Edukiak:

HIZKUNTZAREN GIZARTE DIMENTSIOA:

  • Hiztunak eta hizkuntzak: munduko hizkuntzak.
  • Hizkuntza ofiziala.
  • Hizkuntzak pertsonen arteko harremanak egiteko bitartekotzat eta komunitate baten identitate-seinaletzat hartzea.
  • Munduko hizkuntzen kopurua.
  • Euskeraren kokapena munduan.

Trebetasunak:

  • Entzumena: Bideoen ulermena.
  • Mintzamena: Talde handian egiten diren sozializazio-saioak
  • Elkarreragina: Talde txikietako jarduerak eta talde handiko sozializazioa.

Metodologia:

  • Saio batean garatuko da.
  • Ahozko jarduerak izango dira egingo direnak saio osoan, entzumena eta elkarreragina landuz.
  • Entzumena talde handian egingo da hasieran, bideoaren aurretik egindako ekarpenetan eta bideoa eten eta egin den galderaren erantzunean. Entzun-ikusi ondorengo ulermen-galderak, banaka egingo dira.
  • Elkarreragina. Talde handian, moderatzaileak (irakasleak) emango du hitza eta errespetuzko jarrerak landuko ditu elkarren arteko eztabaidetan.
  • Erabilitako argudioak eta kontra-argudioak jaso egingo ditu irakasleak
  • Amaieran egingo den ebaluazioan, bakarka egiteko hausnarketa izango da.

Ebaluazio-irizpideak eta adierazleak:

  • Gelako eta komunitateko hizkuntzen aniztasuna ezagutzea eta balioestea, inguruko errealitate linguistikoari erreparatuta.
    • Ea Euskararen gaineko informazioa bereganatu duen
  • Ikastetxeko eta gertuko inguruneko harreman-egoeretan parte hartzea, behar bezalako naturaltasun, egokitasun eta zuzentasunez hitz eginez, harremanaren oinarrizko arauak betez eta gainerako pertsonei begirunea erakutsiz.
    • Ea iritzi arrazoituak ematen dituen.
    • Ea gogotsu parte hartzen duen elkarrekiko lankidetzan eta ikaskuntzan.

Ebaluazio-tresnak

  • Autoebaluazioa (koebaluazioa)egiteko galdetegia.
  • Kontrol-orria, saioaren amaieran