HIZKUNTZA ESKUBIDEAK

SARRERA. Euskararen egoera

Talde handian.

Trebetasunak: entzumena eta elkarreragina

Bideoa ikusi eta Euskara munduko hizkuntzen artean kokatu

1.Euskararen egoera.mp4

Bideoaren ulermena: Bideoko ideia nagusiak identifikatu eta adostu ikaskideen artean.

(Lagungarria)

Talde handian.

Trebetasuna: elkarreragina

Europan hitz egiten diren hizkuntzak:

Hurrengo mapan, Europako herrialde bakoitzean zer hizkuntza erabiltzen diren ikus daiteke. Europako herrialdeak hartzerakoan Europako Batasunekoak ez ezik, Uralak eta Kaukasokoak ere kontuan hartu ditugu. Hizkuntza bat baino gehiago dituzten lurraldeak marren bidez adierazi dira.

  • Zeintzuk dira Europako Parlamentuko hizkuntza ofizialak?
  • Estatu bakoitzean ofizialak diren hizkuntza guztiak, ala horietatik, bat baino ez da ofiziala Europan?
  • Euskarak badu agerpenik Europako parlamentuan?

Talde handian

Trebetasuna: irakurmena

Hurrengo testua irakurriko dute eta galderei erantzun:

    • Egokiak al dira neurriak?
    • Zuk zer egingo zenuke?
    • Frantsesa bezalako hizkuntza handi batek ingelesaren nagusitasunetik babesteko neurri hauek hartzen baditu, guk zer egin beharko genuke?

Testua

Talde handian

Trebetasunak: irakurmena eta elkarreragina

Eskubideen itun eta deklarazio nagusien berri emango zaie ikasleei:

1. JARDUERA. ZER DIRA HIZKUNTZA ESKUBIDEAK?

Hizkuntzaeskubideen deklarazio unibertsala” (Bartzelona, 1996). Artikulatua hartu.

Trebetasuna: Irakurmena

Irakaslearen azalpenak

“PRINTZIPIO OROKORRAK” (7. – 14. artikuluak)

7. artikulua

1.- Hizkuntza guztiak dira nortasun kolektibo baten adierazpen, eta baita errealitatea modu desberdinean hautemateko eta deskribatzeko tresna; hortaz, funtzio guztietan garatu ahal izateko baldintzez gozatzeko aukera izan behar dute.

2.- Hizkuntza bakoitza da kolektiboki eraikitako errealitatea, eta komunitate baten magalean bilakatzen da erabilgarri norbanakoentzat, kohesioaren, identifikazioaren eta adierazkortasun sortzailearen tresna gisa.

8. artikulua

1.- Hizkuntza komunitate orok daukate eskubidea baliabide propioak antolatu eta kudeatzeko, gizarte-funtzio guztietan bere hizkuntzaren erabilera ziurtatzeko helburuarekin.

2.- Hizkuntza komunitate orok daukate eskubidea hizkuntzaren transmisioa eta jarraikuntza ziurtatzeko behar diren baliabideak eskura izateko.

9. artikulua.

Hizkuntza komunitate orok daukate eskubidea bere hizkuntza sistema kodetzeko, estandarizatzeko, garatzeko eta sustatzeko, derrigorturiko edo induzituriko interferentziarik gabe.

10. artikulua

1.- Hizkuntza komunitate orok eskubide berdinak dituzte.

2.- Deklarazio honek arbuiagarritzat jotzen ditu hizkuntza komunitateen aurkako diskriminazio guztiak, hala haien subiranotasun politikan, haien egoera sozial edo ekonomikoan bezalako bezalako irizpideetan oinarritutakoak nola hizkuntza horiek lortu duten kodetze, eguneratze edo modernizatze mailan aitzakia hartutakoak.

3.- Berdintasun-printzipioa aplikatuz berdintasun hori efektiboa izan dadin ezinbesteko neurriak hartu beharko dira.

11. artikulua

Hizkuntza komunitate orok eskubidea dauka Deklarazio honetan jasotako eskubideen egikaritza bermatzen duten zuzeneko edo alderantzizko itzulpenerako baliabide guztiak eskura izateko.

12. artikulua

1. Gizaki orok eskubidea dauka alor publikoko jarduera guztiak bere hizkuntzan egiteko, baldin eta bera bizi den lurraldeko hizkuntza propioa bada.

2. Gizaki orok eskubidea dauka alor pertsonal eta familiartekoan bere hizkuntza erabiltzeko.

13. artikulua

1.- Gizaki orok eskubidea dauka bizi den lurraldeko hizkuntza propioa ikasteko.

2.- Gizaki orok eskubidea dauka eleaniztasun izateko, eta bere garapen edo mugikortasun sozialerako lagungarrien iruditzen zaion hizkuntza ikasteko, galarazi gabe Deklarazio honetan, lurraldeko hizkuntza propioaren erabilera publikoa bermatzeko ezartzen diren garantiak.

14. artikulua.

Deklarazio honetako xedapenak ezin dira interpretatu edo erabili, estatu barruko nahiz nazioarteko erregimeneko edozein arau edo praktikak hizkuntza bat bere lurraldean erabiltzeko ezarritako tratu faboragarriagoaren aurka.

Talde txikiak egin: (6 talde)

Trebetasuna: elkarreragina

Taldeen artean hurrengo artikuluak banatu. Taldean eztabaida dezatela eskubide horiek neurrizkoak diren, gehikeriak diren….

“Brainstorming” metodoa erabiliz.

12. artikulua

1. Gizaki orok eskubidea dauka alor publikoko jarduera guztiak bere hizkuntzan egiteko, baldin eta bera bizi den lurraldeko hizkuntza propioa bada.

2. Gizaki orok eskubidea dauka alor pertsonal eta familiartekoan bere hizkuntza erabiltzeko.

15. artikulua

1. Hizkuntza komunitate orok eskubidea dauka bere hizkuntza ofizialtzat erabilia izan dadin bere lurraldearen barruan.

2. Hizkuntza komunitate orok eskubidea dauka jarduketa judizial eta administratiboak , dokumentu publiko eta pribatuak, eta erregistro publikoetan egindako inskripzioak lurraldeko hizkuntza propioan egiten direlarik baliozkoak eta eraginkorrak izan daitezen, eta inork alega ahal izan ez dezan hizkuntza hori ez dakiena.

29. artikulua

1. Gizaki orok eskubidea dauka hezkuntza jasotzeko bera bizi den lurraldeko hizkuntza propioan.

2. Eskubide honek ez du alboratzen eskubidea beste hizkuntza komunitateekin komunikatzeko tresnatzat erabil daitekeen beste edozein hizkuntzaren ezagutza, hola ahozkoa nola idatzizkoa, bereganatzeko.

Talde handian

Trebetasuna: mintzamena eta elkarreragina

Talde txikietan adostutakoa sozializatu.

2. JARDUERA. HIZKUNTZA ESKUBIDEAK EUSKAL HERRIAN

Talde txikian.

Trebetasunak: irakurmena eta idazmena

Euskarari dagokionez, ikerketa egingo dute ikasleek: Euskal Herri osoan zenbaterainoko ofizialtasuna duen, legeetan oinarrituz:

www.behatokia.org/

HIZKUNTZ ESKUBIDEAK

Mapa baten EAE, Nafarroa eta Iparraldea kokatuz, komunitate bakoitzean dauden eskubideak, albokoekin konparatuz.

“Zer egin?”(14-15.or.)

Idatziz aurkeztuko dute txostena, taldeka.

3. JARDUERA. HIZKUNTZA ESKUBIDEEN URRAKETAK

Talde txikian.

Trebetasuna: elkarreragina

EAEn gerta daitekeen egoera bat hartuko du talde bakoitzak.

“Zer egin?”(20 or.) /

http://vimeopro.com/duintasun/bideak/

Egoera horren aurrean zelan jokatu adostuko dute taldekideek, kontuan izanik EAEko hizkuntza eskubideak errespetatzen direla.

Zer egin hizkuntza eskubideak urratzen diren egoeraren aurrean?

Talde handian.

Trebetasuna: mintzamena

Aurrean landutako egoera horiek azaldu eta talde bakoitzak adostu duena sozializatu.

Antzeztu egingo dute egoera. Bideoan grabatuko dira antzezpenak.

Hizkuntza eskubideen sekuentzia.docx

Hizkuntza eskubideen Deklarazioa Unibertsala

Hizkuntz eskubideak.pdf

Hizkuntza eskubideak

Hizkuntza eskubideak ezagutu.pdf

Hizkuntza eskubideak


Hizkuntza-Eskubideak-Euskal-Herrian_Ioana-Bujanda.pdf

Euskaraz egunerokotasunean sortzen zaizkigun egoerei nola erantzun

zer_egin.pdf