Hauek dira gehien erabiltzen direnak:
BaseCamp: Doakoa. Garmin markako software oifiziala da. GPSaren eta ordenagailuaren artean datuak trukatzeko eta editatzeko erabiltzen da: trackak, ibilbideak, waypointak, eta mapak. Mapa bektorialak (img) erabiltzen ditu.
MapSource: Doakoa. Mapsource-n bertsio aurreratua da.Â
TrackMaker: Doakoa. Garmin, Magellan, MLR, Lowrances eta Eagles markako GPSak onartzen ditu. GPSarekin egin ditugun ibilbideak ordenagailura pasa eta gorde ditzakegu. Odenagailuan dauzkagun ibilbideak ere GPSra pasa ditzakegu. Ibilbide bera ere edita dezakegu: puntuak ezabatu, gehitu, artxiboen formatua aldatu...
Google Earth: * Begiratu Google Earth programari dagokion atala.
OziExplorer: Shareware erakoa da (lizentzia behar dugu).GPSaren eta PCaren artean datuak trukatzeko erabiltzen da. Hala ere, trackak eta waypointak gestionatzeko (editatzeko) erabiltzen da gehien bat. Era askotako mapak onartzen ditu, eta raster erako mapak (kalitate handikoak) kargatu ditzakegu.
CompeGPS: Shareware erakoa da, OziExplorer-en antzekoa.
Perfils: Doakoa. Perfilak egiteko erabiltzen da. OziExplorer, CompeGPS eta GPX formatuak onartzen ditu.
GPSBabel: Dauden artxiboen formatuak aldatu egiten ditu. Nola dabilen ikasteko, ikusi bideoa HEMEN.