HELBURUA: Wikiloc-eko artxibo bat deskargatu eta, GPSra bidali eta gero, track bat jarraitzen ikastea.
PROZEDURA: irakasleak GPSei buruzko azalpen txiki bat emango die ikasleei: nola piztu, funtsezko botoiak, karpetak eta nabigatzen hasteko prozedura. Behin hori eginda, ikastaldeei (hiru-lau ikasle) GPSak banatuko dizkie. Hori eginda, honako urrats hauek eman beharko dituzte:
Ikastalde bakoitzak ordenagailu bat hartuko du, eta Wikiloc-en sartuko da. Hori egin eta gero, USB konexioa erabiliz, GPSa ordenagailuarekin konektatuko dute.
Ikasleek irakasleak eskainitako ibilbideetako bat aukeratu eta deskargatuko dute. Ondoren, GPSra bidaliko dute. Garmin markako GPSa bada, zuzenean bidal dezakete, eta, bestelakoa bada, horretarako sortuko duten artxiboan deskargatu beharko dute, GPX formatuan; gero, GPSan, dagokion karpetan, sartu beharko dute artxibo hori.
GPSa piztu eta gero, artxiboa dagokion lekuan dagoen konprobatuko dute.
Tracka jarraituko dute, nabigazioa.
Amaieran, egindako ibilbidea gorde egingo dute.
Irakasleak ibilbidea ondo egin duten konprobatuko du (egindakoa grabatuta geratzen da).
BALIABIDEAK: talde bakoitzeko, ordenagailu bat eta GPS bat.