HELBURUA: ibilbide bat sortzea GPSa erabili barik.
PROZEDURA: irakasleak Wikiloc-i buruzko atalean zer dagoen aurkeztuko du. Bertan, argi azaltzen da zer egin behar den. Hori egin eta gero, ikasleek, ordenagailu baten aurrean hirunaka edo launaka jarrita, honako hau egingo dute:
Wikiloc-en erregistratu.
Balizko Ibilbide bat sortu ("Crea tu ruta manualmente" atalean) eta ibilbide horretan lau waypoint edo interesgune ezarri.
Waypoint bakoitzean informazio gehigarria sartu: argazkiak, testua, bideoa, estekak...
Amaieran, gorde eta Wikiloc-eko esteka irakasleari bidali.
BALIABIDEAK: ordenagailu bat talde bakoitzeko.