HELBURUA: Google Earth erabiliz, balizko ibilbide bat sortzea eta Wikiloc-era igotzea.
PROZEDURA: irakasleak Google Earth-i buruzko atalean zer dagoen aurkeztuko du. Bertan, argi azaltzen da zer egin behar den. Ondoren, ikasleak ordenagailu baten aurrean ikasleak hiru-launaka jarriko ditugu, eta honako hau egingo dute:
Google Earth-en sartuta, Bilbora joko dute.
"Lugares" atalean karpeta bat sortuko dute (nahi duten izena eman diezaiokete).
Bilboko Areatza parketik abiatuta, puntu hauetatik igaro behar dute: Udaletxea, Guggenheim Museoa, Arte Ederren Museoa eta Itsas Museoa. Ibilbide osoaren deskribapena egin behar dute, eta, nahi badute, argazkiak gehitu.
Lau puntu horiek waypoint modura markatu behar dituzte. Bakoitzari buruzko informazioa (testua, argazkiak, bideoak, estekak...) erantsi egin behar dute.
Ibilbideak eta waypointek sortutako karpetan egon behar dute.
Sortutako karpeta gorde egin behar dute, kml edo kmz formatuan.
Gordetako artxiboa (karpeta) Wikiloc-era igo behar dute.
Google Earth-en bitartez gordetako artxiboa eta Wikiloc-en sortutako esteka irakasleari bidaliko dizkiote.
BALIABIDEAK: ordenagailu bat talde bakoitzeko.