Arkitektura gotikoan hormak murriztu, eta, ondorioz, bao handiak egiten direnez, horma-pinturarako espazioa gutxiagotu egin zen. Europako toki gehienetan, ohol gaineko pintura landu zen gehien, Italian izan ezik.
Erretaulak kaletan eta solairutan antolatzen dira. Normalean, erdiko kalea izaten da handiena, goialdean burua duena. Lehenengo lerroari bankoa esaten zaio, eta erretaula guztia inguratzen duen markoari, hauts-babesa (guardapolvo, chambranle).
Tenplearen teknika erabiltzen da; geroago, olioa ere hasten dira erabiltzen.
Erretaulen ezaugarri dira naturalismoa, konbentzionalismoaren baztertze progresiboa, adierazpen landua, hondoaren agerpena, koloreen aberastasuna, argiaren agerpena...