1.3 Pintura

  • Funtzio didaktikoa zuen. Hori zela eta, helburua ez zen errealitatea irudikatzea, Itun Zaharreko eta Berriko ideiak eta kontzeptuak adieraztea baizik.

  • Koloreak ez ziren errealistak, formaren eta koloreen euren eduki sinbolikoaren arabera erabiltzen baitziren. Pintura erromanikoan kolore disdiratsuak eta garbiak erabiltzen zituzten, eta, ingeradak nabarmentzeko, kolore-mantxa handiak inguratuz, lerro lodi eta ilun bat pintatzen zuten.

  • Horretan datza pintura erromanikoaren aberastasuna: izan ere, irudikatutako motiboek behatzailearen arreta bereganatzea lortzen dute.
pintura-erromanikoa-1