2.1 Arkitektura

  • Arkitektura gotikoa arkitektura estilo bat da, Europan jaio eta Erdi Aroko azken mendeetan garatu zena.
  • Arte gotikoa erromanikoaren ondorioa da, eta haren kontrako aspektuak ditu.
  • Erromanikoan, beteguneak baoak baino handiagoak zirenez, barne-aldeak ilunak izaten ziren. Gotikoan, aldiz, argia nagusitzen da: hormek garrantzia galtzen duten neurrian, bao handiak eta beirak nagusitzen dira, eta, ondorioz, eliza argitsuak sortu.
  • Gotikoak bertikalitatea du helburu, Jainkoa hurbilago sentitzeko. Bertikalitatea indatzeko, elementu ugari erabiltzen dira, hala nola arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak.
  • Gotikoak katedralean erakusten du adierazpen nagusia: hots, hiriaren erdian altxatzen den eraikina, herritar guztiak —eta gehienbat burgesia— harro sentitzeko modukoa.
Arkitektura Gotikoa