1. ERROMANIKOA

Erromanikoa Europan XI. eta XII.mendeetan arkitektura-, eskultura- eta margolaritza-arloetan garatu zen estilo artistikoa da. VIII. eta IX. mendeetan gertaturiko inbasioak bukatu ondoren, herri inbaditzaileek tokian tokiko kultura bereganatu zuten.

Mende horietan, sentimendu erlijioso-espiritual sakona zegoen. Bekatuen kontzientziak eta beldurrak asko markatu zuen gizartearen pentsamoldea. 1000 urtearen inguruan, munduaren amaiera gertatuko zelakoan bizi ziren, eta, hura gainditu ostean, Jainkoari eskerrak emateko joera zabaldu eta nagusitu zen. Joera horrek eragin handia izan zuen arte erromanikoan. Kristoren garaipena erakustea zuen helburu.

Erdi Aroko erromes-bide nagusietan zehar landu zen bereziki, Toursen, Limogesen, Coquesen eta Donejakue Bideetan. Santiagoko erromesaldiak Clunyko abadiak bultzatu zituen. Santiagora heltzeko hainbat bide zeuden, baina garrantzitsuena frantses bidea zen.

Eraikin garrantzitsuenak elizak eta monasterioak ziren. Erromanikoan arkitektura oso inportantea zen, eta, ondoren, eskultura eta pintura.