1.2 Eskultura

  • Eskultura erromanikoa batez ere arkitekturaren osagarri bezala landu zen. Arkitekturarekin nolabaiteko dependentzia zuen, eta, horregatik, ia beti agertzen zen marko arkitektonikoan.

  • Elizetako eskulturak kapiteletan, klaustroetako arkuterietan eta portadetan kokatzen ziren. Leku horiek egiterakoan kontuan izaten zen eskulturaz dekoratuko zirela, eta, horretarako, harri-bloke egokiak jartzen ziren.

  • Era berean, eskulturak aldez aurretik prestaturiko harri-bloke horren forma geometrikoari jarraitu behar zion konposizioan, eta toki horretara egokitu.
eskultua-erromanikoa1