2.2 Eskultura

  • Gotikoan, naturaren interesak eragiten dio artistari zirrara.Bizirik dauden izakiek, jainkoak sortuak direnez, edertasuna daukate, eta diren bezalakoak agertu behar dute, 3 dimentsiotan.
  • Eskulturak, lehenengo etapan, erromanikotik datorren monumentalitatea ageri du, baina, geroago, izakien eta gizakien adierazpena landuko du (humanismoa). Maitasuna eta mina bezalako sentimenduak adierazten dira.
  • Adibiderik garrantzitsuenak Ama Birjina umearekin eta gurutziltzaketa dira:
      • Ama Birjina umearekin: gotiko garaiko naturalismoan, umeari maitasunez begira ageri da, eta harekin jolasean. Gorputz makurtua, dinamikoa ageri du, umeari begira. Jesarrita dagoenean, umea amaren hanka bakar baten gainean dago. Hasieran, aurpegiera zurruna du Ama Birjinak, baina, geroago, adierazgarriagoa izaten hasten da. Ama umea laztantzen dago, eta umea eskuan fruitu batekin edo eskainitako txoriarekin dabil olgetan.
    • Gurutziltzaketa: gotiko garaian, sufrimendua adierazten da. Iltze bakarrekoa da, bi oinak lotzen dituena, min handiagoa adierazteko. Kristo erromanikoan baino gizatarriagoa da.
  • Hagiografien (santuen bizitzak) inguruko gaiak ere garrantzitsuak dira. Humanismoaren isla da hori.
Eskultura Gotikoa