2. GOTIKOA

  • XII. mendea amaitzean hasitako aldaketa teknologikoen, filosofiko-erlijiosoen, ekonomikoen, politikoen eta sozialen ondorioz gauzatu zen estilo gotikoa, eta, zenbait herrialdetan behintzat, XVI. mendearen hasiera arte iraun zuen.
  • Hiriak garatzean, bizimodu berriak eta lehenagoko pentsamoldearen aldaketa etorri ziren.
  • Burgesia bezalako talde sozialak agertzean eta unibertsitateetan natura eta zientziak ikasteari ekin zitzaionean hasi zen kulturaren eta artearen sekularizazio-prozesua.
  • Aldaketa horiek erromanikokoa baino arte errealistagoa eta naturalistagoa ekarri zuten, ezagutza zientifikoaren eta erlijioaren gizatiartzearen ondorioz.
  • Errukia, eroskundea eta Ama Birjina salbamenerako bitartekari bezalako gaiek lehengo jainko epaile ahalguztidunaren ideia ordeztu zuten .