Txokolatea egiteko tableta bat (400g)
Esne pote bat (1l)
Izoztutako txurro pakete 1
Olioa
Azukrea
Lehenengo, berotu esnea kazola batean.
Esnea bero dagoenean, bota txokolate tableta (edo txokolate tableta zatiak, azkarrago egin dadin).
Irakiten hasten denean, prest dago.
Berotu olioa zartagin batean.
Frijitu txurroak. Kontuz, ez itzazu gehiegi ukitu apurtu ez daitezen.
Behin frijituta, jarri plater batean eta bota azukrea gainetik.