1kg espageti
250g txanpinoi xerratu
300g gazta
400g-ko 3 tomate pote
Berotu ezazu ura kazola batean.
Ura irakiten dagoenean, bota espagetiak eta gatza, eta itxaron 10 minutuz.
Bitartean, frijitu txanpinoiak eta bota tomatea eta gazta.
Espagetiak prest daudenean, atera itzazu kazolatik eta kendu ura.
Jarri espagetiak kazolan berriz ere, bota iezaiezu olio pixka bat, irabiatu eta gehitu txanpinoi, tomate eta gazta.
Jateko prest daude!