Azalore bat
Bi arrautza
125g mozzarella gazta
30g ziazerba
30g tipula
30g piper
30g txanpiñoi
Arrautza bat
Oreganoa
Lehenengo azalorea birrindu, kus-kusaren ehundura hartu arte eta bi arrautzarekin nahastu.
Labeko erretiluan zabaldu pizzaren oinarriaren forma emanez.
Aurretik berotutako labera sartu, 200ºC-tan 15 minutuz eta txigortzen hasten denean buelta eman eta beste 15 minutuz labera sartu berriz.
Bi aldeak txigortuta daudenean, oinarria atera eta gainean beste osagai guztiak gehitu.
Labera sartu beste 15 minutuz barazki guztiak egiten diren arte.