700g patata
6 arrautza
Olioa
Gatza
Jarri olioa berotzen zartagin batean.
Zuritu eta moztu patatak.
Olioa bero dagonenean, bota patatak zartaginera.
Bitartean, hartu bol bat eta irabiatu 6 arrautza.
Patatak prest daudenean, atera itzazu zartaginetik eta bota itzazu arrautzak dituen bolera.
Gehitu gatza nahasketari.
Kendu olioa zartaginetik (pixka bat bakarrik utzi nahasketa itsatsi ez dadin), eta gehitu boleko nahasketa bertan.
Eman buelta nahasketari plater baten laguntzaz.
Bakoitzaren gustuaren arabera denbora gehiago edo gutxiago izan nahasketa zartaginean. Guri oso eginda egotea gustatzen zaigu, beraz, denbora luzeagoan izan dugu zartaginean!