Hasteko, sitean "Sortzaileak gara!" menuaren menpe "Nola egin baliabideen atribuzio egokia?" orria sortu.
Aurreko ariketan zuek proposatutako lau leku desberdinetan aurkitutako lau baliabide txertatuko dituzue bertan.
Argazki bakoitzaren azpian egile-aitorpena edo/eta lizentziaren informazioa adieraziko duzue bai testu modura edo HTML kodea txertatuz.
BETI estekatuko dugu argazkia bere jatorrizko web orrialdera eta dagokion lizentziak eskatutako baldintzak jarraituko ditugu.
Behintzat CC lizentzia duen argazki bat txertatu eta atribuzioa modu zuzenean egin. Kasu honetan, CC license chooser tresna erabili dezakezu ez badago atribuzioa egiteko laguntzarik jasotako lekuan.
Baliabideak CC lizentzia ez badu, ondokoa egizue:
Leku batzutan, Pexels-en adibidez, lizentzia propioa daukate eta baliabideak erabiltzeko ez digute eskatuko egilea aitortzea, baina nahiz eta ez egon derrigortuta, egilea zein den jakinez gero, bere egiletza aitortuko diogu bere izena jarriz, nolabait bere lana eskertzeko.
Gainera, beti utziko dugu argi zein den baliabide horretarako baimendutako erabilera, jasotako lekuaren lizentzia-orrira bideratuz esteka baten bidez.(Ikusi beheko Pexels-eko adibidea)
Orokorrean, egilea aitortzeko laguntza hemen aurki dezakegu. Ondoko adibideetan, kasu berezi batzuk ikus ditzakezue.
Leku askotan ematen digute argazkia txertatzeko HTML kodea non jada, atribuzioa eginda egongo den. Halakoetan ez liatu eta kodearen bidez txertatu.
Flickr-eko baliabideen atribuzioa egiteko, laguntzaile bat erabili dezakegu. (Aurki daiteke "Flickr cc atribution helper" idatziz bilatzailean ). Instalatu markadore barran.
WikimediaCommons-en ere, atribuzioa egiteko laguntza Use this file esteka sakatuz.
Baita oso argi geratzen da zeintzuk diren bertako argazkiekin ezin direnak egin:
Beraz ez nago derrigortuta ezer egitera, baina nik argazki hau nire sitean ipiniko banu ezer adierazi gabe, nire siteko erabiltzaileek ez lukete jakingo zer egin dezaketen eta zer ez . Horrexegatik garrantzitsua da guk argazkia argitaratzerakoan sitean, PEXELS etik hartutako irudia dela argi uztea eta hango lizentziarako esteka jartzea, Egilea ezagutuz gero, aitortuko diogu egiletza nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, bere lana eskertzeko modu bat bezala.
Beraz, honela argitaratuko dut argazkia:
Azamat Esenaliev-en Pexels-eko argazkia. Pexels lizentzia
2 SAIO
Azalpenak saio erdi eta saio bat eta erdi lana egiteko, autoebaluazioa barne.
4A: ROOM PIN:
4BC: ROOM PIN:
4D: ROOM PIN:
4E: ROOM PIN:
ALIAS: Bikotekide baten izena (errepikatuta ez dagoen bat, bestela abizena ipini)