Code.org-n izena eman beharko duzue (zuen ikastolako Googleeko emailarekin) eta gela egokian matrikulatu beharko zarete zuen gelako kodea erabiliz lanean hasteko.
Matrikulatzeko, "Mi panel de control" sakatu eta "Unete a una sección" atalean zure gelako kodea idatzi ahal duzu behin code.org-en identifikatuta zaudela. Beste aukera kodearen gainean sakatzea izan daiteke.
BIKOTEKA ZAUDETENAK, BIAK MATRIKULATU ETA TXANDAKATU, EGUN BAKOITZEAN USUARIO DESBERDINAREKIN LAN EGIN.
Lehen egunean, bigarrena matrikulatzen geratuko da barruan. Usuarioaren gainean sakatuz menu bat agertuko da eta bertan "Pair Programming" sakatuz bikotearen izena aukeratu.
4A: QRZTMR
4BC: KVWTGG
4D: NYZFHT
4E: LPXJVD
Bertan, egin beharreko lana agertuko zaizue ikastaro moduan.
Joan proposatutako ariketak egiten eta ariketa bakoitzean, soilik eman Terminar botoiari behin eskatutakoa lortu duzuenean.
Zerbait ez baduzue ulertzen, lehendabizi saiatu bertako azalpenekin ulertzen eta hala ere, ulertu gabe jarraituz gero, irakasleari galdetu. Autonomia baloratuko da.
Bakoitzak bere erritmora egingo du lan, baina kontuz, denborarik ez galdu, bestela zuen aplikazioa garatzeko ordua heltzen denean zalantza asko izango dituzue edo denbora gutxi geratuko zaizue aplikazioa garatzeko!
Ikastaro amaieran, 11.ikasgaian, app bat sortzea eskatuko zaizue baina itxaron, hona heltzerakoan APLIKAZIOAREN DISEINUA atalera pasatu!!!
Zuen aplikazioaren berri, menuan agertuko den "Programazioa" izeneko menuko atal berrian, "Gure APP-a garatzen" izeneko orri berrian emango duzue.
Sarreratxo bat idatzi zuen aplikazioaren berri emanez. Aplikazioaren izenaz gain, argi geratu dadila zein den aplikazioaren helburua, hau da, zertarako balio duen.
Ondoren, aplikazioa txertatu .
📌Nola?: Horretarako, "Compartir" (edo "Share") sakatu eta "Insertar/Embed" ataleko kodea kopiatu eta zuen sitean <> "kapsulatu" elementu baten itsatsi.
Ziurtatu OSORIK ikusten dela APParen pantaila!. (HANDITU BEHAR BESTE OSORIK IKUS DADIN)
Ikusi eskuineko irudian pausuzpausuko azalpen grafikoa
Orria argitaratu!!!
CODE.ORG-en...
Eta azkenik sitean...