Copyright gabeko baliabideak aurkitzeko web orrialdeen bilduma
Webean badaude copyright gabeko baliabideak eskaintzen dituzten orriak, baliabide libreak ere deituak. Gure sortzaile-lana beste sortzaileen errespetuarekin uztartzeko, garrantzitsua da horrelako lekuak ezagutzea. Momentuz, doaneko baliabideak eskeintzen dituzten lekuak bilduko ditugu.
Kontutan izan ez dela gauza bera libre eta doan.
Zuen lana webgune horiek bilatzea izango da, eta zuen sitean aurkitutako lekuak aurkeztea.
Bilatzailean erabil ezazue adibidez: “imágenes libres”, “recursos libres”, “musika libre”...
Hasteko, sitean orri berri bat sortuko duzue: “Sortzaileak gara!” menu atalaren menpe eta "Baliabide erabilgarriak non?" izenekoa.
"COPYRIGHT GABEKO BALIABIDEAK AURKITZEKO WEB ORRIALDEEN BILDUMA" goiburupean (Goiburu estiloa aplikatu!) idatzi aurkitutako web orrien zerrenda. Informazioa antolatu baliabide motaren arabera.
Multzoak ondokoak izan daitezke:
🖼️ Argazkiak
🎵 Musika/Audioak
🎥 Bideoak
🧩 Ikonoak
🌍 Orokorrak
Noski, erabili zure kasuan egokiak diren multzoak. Hau da, ez baduzu aurkitu musika edo audio librea eskeintzen duen orririk, ez ipini multzo hori.
Honako datuak agertu behar dira orri bakoitzeko:
Web orriaren izena eta esteka zuzena.
Zer baliabide mota eskaintzen duen (argazkiak, musika, bideoak, ikonoak…).
Zein lizentzia mota erabiltzen duen eta erabilpen baldintzetarako esteka. (Hau bilatzeko laguntza behar baduzu, eskatu!)
Gutxienez 10 webgune desberdin aurkeztu behar dira gainditzeko. Zenbat eta gehiago, hobeto!
Informazioa aurkezteko formatua libre da, baina ziurtatu adierazitako lekuetan benetan copyright gabeko baliabideak aurkitzen direla, bestela ez dira kontutan izango.
Ondoko adibidean agertzen diren web orrialdeak erabili ditzakezu zure lanean. Are gehiago, ERABILI!
Lehen adibideak eskatutako baldintzak betetzen ditu, hau da, izenak web orrialderako esteka dauka, Zelako baliabideak aurki ditzakegun bertan adierazten du laburki, eta azkenik, "Nola erabili daitezke?" testua estekatuta dago lizentzia azaltzen duen orrira.
PEXELS: Argazki erabilgarriak aurkituko dituzu hemen. Bideoak ere badaude. Nola erabili daitezke?
UNSPLASH:
MORGUEFILE:
...
FreeSound:
FiftySounds:
...
Flaticon:
.....
Wikimedia Commons:
Pixabay:
Gogoratu formatua librea dela. Beste modu batera aurkez ditzakezu orrialde desberdinak. Hori bai, multzokatuta agertu daitezela baliabide motaren arabera!
4A: ROOM PIN: 25243
4BC: ROOM PIN: 71152
4D: ROOM PIN: 11987
4E: ROOM PIN: 80319
ALIAS: Bikotekide baten izena (errepikatuta ez dagoen bat, bestela abizena ipini)