Aurten hasiko gara gure PLE-a definitzen. Hasteko, pentsatuko dugu zeintzuk diren gure ikaskuntza prozesuan erabiltzen ohi ditugun tresnak eta haien funtzioaren arabera sailkatuko ditugu gure PLE-an modu egokian adierazteko.
Driven, zuen digitalizazioko karpetaren barruan PLE izeneko azpikarpeta sortu.
Bertan, "Googleeko kalkulu orriak" motako artxibo berri bat sortuko duzue "DIGI4X-NN Gure aplikazioen zerrenda" (X izango da: A, BC, D edo E / eta NN: zuen taldearen zenbakia bi zifraz idatzita. Ez baduzue zuen talde zenbakia gogoratzen irakasleari galdetu) izenarekin.
Lehen zutabean, tresnen (aplikazioak, programak edo online tresnak) zerrenda idatziko dugu hasteko.
Zerrenda honetatik abiatuz, guk erabiltzen ditugun tresnen GORANZKO SAILKAPEN bat egingo dugu .
Pentsamendu hau erabiliko dugu sailkapen bat egin behar dugunean baina kategoriak edo multzoak ez daudenean aldez aurretik definituta.
Ondoko pentsamendu mapak gidatuko gaitu prozesuan. Denen artean:
Zeintzuk dira elementuen ezaugarriak? (elementuak kasu honetan gure zerrendako tresnak dira, haien funtzioaren arabera sailkatu nahi ditugunak, eta ezaugarri bezala haien funtzioa idatziko dugu)
Ezaugarriak aztertuta, zein elementuk konpartitzen dituzte?
Zer izen emango diogu talde (kategoria) bakoitzari?
Azpikategoriak egin daitezke?
Zer helburu lortu ditzakegu sailkapen honen bitartez?
Hau amaitutakoan, gure PLEa prest izango dugu eta hurrengo ariketan PLE honi forma emango diogu Genially tresnaren bidez infografia bat eginez.
Saio erdia zerrenda prestatzeko eta saio bat TBLa jarraituz tresnen sailkapena egiteko.
Siteko orrian sarrera bat egizue azalduz zer egin dugun ariketa honetan.
Hasteko, gure PLE-a eraikitzeko, TBL jarduera (Goranzko sailkapena) egin genuela esan eta azaldu zelan egin genuen . (Azalpen hori TBL ataleko notarako erabiliko da.)
Jarraian, aurreko azalpenean aipatutako aplikazioen zerrendaren kalkulu orria txertatuko duzue. Driveko fitxategia da, beraz erraz txertatuko duzue. (Kalkulu orri hori zuen Driven, zuen Digitalizazio ikasgaiko karpetan egon beharko litzateke PLE izeneko azpikarpetan. Ziurtatu baimenak ondo ipintzen dituzuela : Behintzat esteka duen Lauroko edonork ikusi ahal izatea!)
Amaitzeko, Genially tresna erabiliz PLE-ari forma eman diozuela esan eta Genially-a zuen sitean txertatuko duzue. (Genially hitza estekatu bere url-arekin. )Hau egingo dugu Genially-a sortu bezain laister. Nola?
GENIALLYn:
Orrialde bakarreko infografia egingo duzue eta interaktiboa izan behar du.
GURE PLE-a izenburua agertu behar da eta zuen izenak ere agertu behar dira.
PLE bat zer den ere azaldu behar duzue Genially-an. (Ez dadila testua agertu orrian bertan, nonbait sakatuz edo arratoia nonbaitetik pasatzerakon ager dadila definizioa, baina argi gera dadila non dagoen...)
Multzo desberdinetan sailkatuta agertu behar dira zure PLEa osatzen duten tresna guztiak, haien ikonoaren bidez adierazita. TBL-a egin genuenean multzoak zehaztu genituen. Horiek erabili!
Ikono bakoitzaren gainetik arratoia pasatzerakoan, tresnaren azalpen txiki bat agertuko da (tresnaren izena ager dadila eta ondoren zertarako erabiltzen duzuen, taldeka lan egiteko aukera ematen duen edo bururatzen zaizuen beste edozer gauza interesgarria dena.)
Ikonoen estekak:
Online tresnak direnak, klik eginda dagozkien URL-ra bideratuko gaituzte.
Aplikazioak edo programak aldiz, haien ikonoarekin adierazita agertuko dira eta modu berean, klik egiterakoan horiek instalatzeko url-ra bideratuko gaituzte.
Saio erdia siteko lana egiteko eta 3 saio eta erdi Genially-a egiteko .
Ezagutzen al duzue Genially tresna? Oso tresna interesgarria guretzako, modu errezean aplikazio interaktiboak egiteko aukera ematen digulako. Hau aprobetxatuz, zuen PLEa egiteko tresna hau erabiliko duzue.
Laguntzarik behar baduzue Genially erabiltzeko, ikusi ondoko bideoak edo bilatu zure kabuz besteren bat: