Hasteko, galdetegitxo bat erantzutea eskatuko dizuegu. Mila esker!
Ikasgaian, gehiengoek binaka egingo duzue lan hasieran. Printzipioz bikoteak kurtso osorako izango dira.
Norbaiten jarrera ez bada egokia, binaka lan egiteko eskubidea galduko du eta banaka egingo du lan.
Jarrera egokia izateak suposatzen du kideak eta irakasleak errespetuz tratatzea, klaseko arauak errespetatzea eta baita klasean lan egitea.
Ordenadore bateko usuarioek talde bat osatuko dute (beraz taldeak ikasle bat edo bi ikasletakoak izan daitezke). Hasieratik bakoitzari esango zaio zein den bere talde-zenbakia eta zenbaki hori bai siteko izenean zein Drive-ko karpetaren izenean jarriko duzue.
Garrantzitsua da sitean orriak eskatutako moduan izendatzea eta kokatzea. Guztiek bukaeran sitean egitura bera izan beharko zenukete. Ondo irakurri ariketa bakoitzean honen inguruan esaten dena.
Estiloak erabiltzen ikasiko dugu lehen ariketetan eta hortik aurrera BETI erabiliko dituzue. (Izena, Goiburuak, Azpigoiburuak, testu normala...)
Sitean idazten duzuenean, orokorrean estekak jarri beharko zenituzkete testuetako zenbait hitzetan haiei buruzko informazioa zabaltzeko helburuarekin.
Ariketa gehienetan, errubrikan baloratuko da emandako edukien informazio-iturrirako esteka ipini izana.
Oso interesgarria da baita, itxura hobea izan dadin, gaiarekin lotutako irudi edo multimedia edukia txertatzea.
Garrantzitsua da Driven, fitxategiak eskatutako moduan izendatzea eta karpeta egokian kokatzea. Guztiek, bukaeran, Driven egitura bera izan beharko zenukete. Ondo irakurri ariketa bakoitzean honen inguruan esaten dena.
Lan bat Driveko karpeta egokian ez egoteak, aurkeztu gabe egotea suposatuko du.
Ariketa guztiak errubriken bidez baloratuko dira eta ariketaren azalpenarekin batera argitaratuta egongo dira.
Zuen ardura izango da errubrikak begiratzea ariketa bat nola ebaluatuko den jakiteko. Kasu batzuetan, batez ere hasieran, autoebaluzioak egitea eskatuko zaizue, ziurtatzeko errubrika begiratu duzuela. Beste askotan ez da autoebaluaziorik egongo, baina komenigarria da beti errubrika begiratzea jakiteko zer egin behar duzuen ariketa perfekto egon dadin.Zenbait kasutan, ariketaren definizioan agertuko ez diren zehaztasun batzuk baloratuko dira errubrikan, adibidez, estekak, informazio iturriak aipatzea, eduki multimedia...