Lehenago esan dugun bezala, aurten diseinatu eta programatuko duzue helburu zehatz eta praktiko bat izango duen aplikazio bat Code.org-eko "Laboratorio de aplicaciones" tresna erabiliz.
Ikastaroan tresna hau erabiltzen ikasi duzue. Jada badakizue nola egin pantaila desberdinak dituen aplikazio bat. Nola diseinatu pantailak botoiak, etiketak, irudiak, e.a. txertatuz , nola erabili aldagaiak datuak gordetzeko eta nola eman funtzionalitatea elementu desberdinei kodearen bidez.
Orain, ikasitako guztia praktikan jartzeko unea heldu da.Â
Hasteko, egingo duzuen aplikazioa definitu beharko duzue.
Kontutan izan zenbat denbora izango duzuen app-a garatzeko.(5-7 ordu artean) Ez pentsatu oso gauza konplikatua ez bait duzue astirik izango amaitzeko.
APP-aren helburua definitu
Aplikazioa eskola bizitzan erabilgarria izan behar du. Ikasketetan lagungarria, ikasleen arazoren bat konpontzeko edo laguntzeko erabilgarria, gairen batean aholkuak ematen duena, zerbait ikasteko lagungarria...
Beharbada, oso argi daukazue zer app egin. Horrela bada, 3.puntura joan zuzenean, hau da, bozetoa egiten hasi.
Laguntzaile bat behar baduzue aplikazioa definitzeko sakatu hemen
Laguntzailea erabiliz gero, bukatutakoan sakatu Export (goian, eskuinaldean) eta sakatu Copy conversation. Driven, dokumentu berri bat sortu "Programazioa" karpeta berrian "AI laguntzailearekin izandako elkarrizketa" izenekoa eta bertan itsatsi elkarrizketa.
Bozetoa egin
Irakasleak emango dizu orri zuri bat (behar izanez gero eskatu orri gehiago) eta bertan, pentsatutako app-aren pantaila desberdinen itxura adieraziko duzue. Ikusi adibidea
Orria horizontalean erabili. Goian, ezkerraldean, idatzi zure gela eta talde zenbakia eta zuen izenak. Orri bat baino gehiago erabiltzekotan, hau orri guztietan egizue!
Pantaila bakoitzaren gainean pantaila horren izena idatzi.
Pantaila bakoitzean irudikatu egongo diren elementuak: botoiak, etiketak(label), testuak, irudiak...
Adierazi nola izango den pantaila batetik bestera pasatzeko modua, hau da, zer botoi sakatuz nora joango den...
Klase bukaeran irakasleari eman zuen bozetoa.
Laguntzailea erabili ala ez, "APP DISEINU DOKUMENTUA" izeneko dokumentua sortuko duzue Driveko "Programazioa" izeneko karpetan. Bertan, ondoko datuak agertuko dira momentuz:
Aplikazioaren datu orokorrak
Izena: Asmatu izen bat zuen app-rako
Helburua: Laburki azaldu zer egiten duen zuen app-ak, zertarako balio duen...
Lana egiteko aurreikusitako denbora: 6-8 ordu artean egongo da