Gaurko eguna Urbasan pasako dugu. Toki bakarra den arren, txoko andana eta ekintza ezberdinak egiteko aukera zabala daukagu zorionez. Bidean amildegi eder bat bisitatuko dugu, Donostiatik bidaia luzea da eta deskantsu bat egitea gaizki ez zaigu etorriko hamaiketakoa jateko. Amildegiaren izena Pilatosen Balkoian da.
Saiak ikusteko toki paregabea, ia buruak ukituko dizkigute euren hegaldietan. Ausarta dena amildegiaren ertzera hurbildu daiteke, baina kontuz! Erori gabe!
Gerrate Zibilean soldaduek balkoi honetatik behera bultzatzen baizituzten etsaiak hiltzeko asmoz eta.
Pilatosen Balkoia bisitatu ostean, Urbasako atrakzio nagusiena bisitatzeko gonbita egiten dizuegu jarraian arratsaldez: Urederra.
Argi geratzen da Urederra izena nondik datorren, zaila baita munduan kolore ederragorik duen ibairik topatzen. Ibilaldi oso erraza da, pare bat ordutan joan eta etorria egiteko modukoa, eta gainera ez dago ia aldaparik. Bidearen amaiaeran, Pilatosen balkoi azpian topatu dugun txokoa, sinestezina da. Ez harritu lamiaren bat topatuko bazenute erdi ezkutuan. Ipuinetan agertzen den toki horietako bat baitirudi Urederrak.
Urbasan, ordea, bada hain ezaguna ez den beste txoko majiko bat. Urez betea hau ere, Urbasa, urez betea baitago barrutik. Askotan, zaila irudituko zaigu mendi bat barrutik ezagutzea, baina Kristinoen kobazuloak horretarako aukera ederra eskaintzen digu.
Larraonako herritik aterata mendi buelta erraza egin daiteke kobazulo honen sarreraraino. Behin kobazuloan sartuta estalamita eta estalatita ederrak izango ditugu inguruan uneoro. Kobaren amaierara heltzean, sorpresa eder batekin egingo dugu topo ordea: Lur azpiko laku eder batekin.
Kobazuloan sartzen ez den horrek, alternatiba ederrak ditu inguruan ordea. Batetik Arteako basoa, eta bestetik, Larraona bertan, abentura parke eder bat. Ez galdu ezagutzeko aukera! Gainera, gure plana, abentura parke horretan bukatuko baita.
Gure abentura parkea Ilargi eta Eguzki haitzen artean dago. Abentureraren adinaren eta egoera fisikoaren arabera zailtasun ezberdineko hainbat aire-ibilaldik osatzen dute. Eremu bakoitza adin ezberdinetarako espezifikoa da, eta bertan esperientzia inertzialak, tirolinak, sareak... gozatu ahal izango dituzu.
Parte-hartzaileek bi arroken inguruan instalatutako aireko proba batzuk gainditu behar dituzte, egurrezko zutoinekin elkartuta armiarma-sare handi bat osatuz, non sarearen hari bakoitza saihesteko proba ezberdina den, tibeteko zubiak, eskaladako urrats txikiak, egurrezko plataformak... Ibilbide hauek eskalada ferrata txikiekin osatzen dira, harkaitzarekin kontaktua hurbiltzen zaituena, abentura kiroletan segurtasun-materialen erabilera zuzena ezagutzeaz gain.