Eskolatik goizeko zortzitan autobusean Mirandaolako burdinolara aterako gara. Burdinola edo ola burdin-minerala lantzeko eta burdina ekoizteko antzinako lantegia da. Euskal Herriko historian garrantzi handiko jarduera izan zen, bereziki XIV. mendetik XVIII. mendera. Horren lekuko dira euskal mitologian burdingintzari buruzko testigantza ugariak.
Legazpitik Oñatirako bidea hartuko dugu, konkretuki Araotz auzora joateko. Han, pare bat orduko buelta emango dugu Araotzeko eskalada eskola, Araotz auzo bakartia, Orkatzategi mendia, Aitzuloko zulo naturala eta Sandailiko ermita izugarriak bisitatzeko. Kondairaz eta misterioz betetako inguru zoragarria da. Benetan merezi duena. Uraren bidea izeneko "SL" (sendero local) eder bat dago itzuli guztia emateko. Erraza eta zoragarria!
Gipuzkoako kobazulo luzeenetako bat Araotz berta dago: Arrikrutz du izena. Bertan haitzuloetako-lehoi baten hezurdura oso bat aurkitu zuten, Europan aurkitu den gutxienetako bat. Beste animalien arrastoak ere aurkitu dira bertan, hartzarenak adibidez. Estalaktita eta estalagmitaz gain badira beste osagai aipagarri batzuk haitzuloetan bertan, arku itxurako harri bitxi bat, bai eta eszentriko ikusgarri bat ere.