Eskolatik autobusez atera eta Eginoko bidea hartuko dugu, bertan aurkitzen baita Lezeako koba edo tunela, gure lehen geldialdia. Lezea (La Leze gazteleraz) ezohiko haitzuloa da, sarrera eta irteera dituelako, eta gainera, ibai batek gurutzatzen duelako Altzaniako mendilerroaren azpitik tunel bat sortuz.
Haitzuloa zeharkatzea kirol abenturako jarduera gisa eskaintzen da, konkretuki barrankistek zeharkatzen dute; Horrez gain, kobazuloaren inguruetan, eskalada eskola dago.
Lezetik atera eta bost minututan Andoin herrira mugituko gara, bertatik Toberiako ur-jauzietara doan bideari ekiteko.
ToberĂa ur-jauziak Arabako Lurralde Historikoko ipar-ekialdeko koadrantean daude, Arabako Lautada eskualdean, Asparrena udalerriko Andoin herritik gertu. Ikusgarriak dira, batez ere, urtean ur gehien izaten den garaietan.
Toberiatik abiatu eta kilometro gutxira Legaireko kanpetara helduko gara. Legairen zaldi basatiak, trikuharriak... denetik dago ikusteko.
Leku zoragarri hau Araba ekialdean dago, Nafarroako Urbasa-Andiamendi natur parkearekin muga-mugan. Mendigune sonatu horrek paraje karstiko galanta osatzen duela eta, harresi gaindiezinaren itxura hartzen du edozein tokitatik ikusita ere. Paradoxikoa izan arren, bestelako naturagunea deskubrituko du bisitariak behin goi ordokira iritsita; izan ere, espero litekeen paisaia malkartsua bistaratu gabe, haran zintzilikatu berde eder bezain interesgarria ikusiko du Legaire inguruan.
Autobusak bertan jasoko gaitu gure hurrengo geldialdirako.
Legaeiren autobusa hartu eta Mendixurrera joango gara azkenik. Mendixur Barrundia udalerriko herrietako bat da. 1957an desagertu zen arte Ganboa udalerriaren zati bat izan zena.
Mendixurren interpretazio zentro bat dago non hezgatiak ikusteko aukera izango dugun. Bertan bazkalduta, bainujantzia jantzi eta Uribarri-Ganboako urtegietan bainu bat hartzen bukatu nahi dugu eguna.