Goizean eskolatik atera Hendaiako udalrrerira joango gara. Herri honek, ordea, aukera bat baino gehiago eskaintzen digu egiteko. Hondartzan jolastu, surf-a egin edota Abadiako gaztelura hurbildu gaitezke.
Gazteluko bidea hartuko bagenu, hain famatuak diren "bikietara" hurbildu gaitezke. Bide hori hartuz gero, sorpresak aurkituko ditugu: Bigarren Mundu Gerrako arrastoak, kala ezkutuak, faisaiak...
Osagai falta ez duzu behintzat, eguna borobila izan dadin!
Lapurdiko kostaldeak makina bat harribitxi gordetzen ditu. La Corniche-ko amildegietatik igaroz Donibane Lohitzune arteko bidea paregabea da. Herri arrantzale honek ere, badu sekulako xarma. Gu, dena den, lehenago geratuko gara, Zokoako (Ziburu herriko auzoa dena) gotorlekua bisitatzeko.
Zokoatik, baina, Donibane Lohitzune igara eta Biarritz bezalako herri "glamouroso" bat bisitatzeko gonbita egin nahi dizuegu. Hondartza paregabeak, Aquariuma, pasealeku ederrak... denetik du Biarritzek. Mundu mailako famatu askok aukeratu ohi du toki hau bere oporraldia pasatzeko, hortaz, ez harritu Ferrariak edo Limusinak topatuz gero.
Azkenik, Baiona daukagu, Lapurdiko hiriburua. Denboraz larri ibiliko garen arren, zer egin ez dakizula geratuz gero bisitatu ezazu. Katedralaren dorrek eta Errobi ibaiaren inguruko kaleak ez dira galtzeko modukoak eta!