Goizean goiz autobusa hartu eta Errege Bardeetako bidea hartuko dugu. Bardea Nafarroako hego-ekialdeko eskualde natural zabala da, basamortu itxurakoa, 41.845 hektareako eremua hartzen duena. Landaredia urria denez, urak azkar eta sakon higatu ditu bertako buztinezko geruza marroixkak. Era horretan, sakan, trokarte, sorgin-tximinia eta muino lekuko ikusgarriak eratu dira.
Horietako bat. Guri asko gustatu zaiguna Castildetierra da. Castildetierrak 659 metroko altuera dauka. Bertan, film ezberdinak grabatu dira eta bisitari asko jasotzen ditu urtean zehar. Dagoen bezala mantendu dadin, hesi batek inguratzen du eta ezin da hortik pasa. Dena den, guk ez dugu gehiago behar eta geologiaren fenomeno polit hau bisitatzeko gonbita egin nahi dizuegu.
Fontellasko herrigunetik banandutako auzo hau Aragoiko Ubide Inperiala hasten den tokia da. Ubidea eraikitzeko lehen lanak 1528an hasi ziren Gil de Morlanesen eskutik. 1770ean uharka berri bat eraikitzen hasi ziren, jatorrizko ubidetik iparraldera, lehen uharka zaharkiturik geratu ostean. Uharka berria eraikitzeaz gain, hamaika konportadun "Konporta etxea" eraiki zuten Zaragozako Ramon Pignatelli abadearen ekimenez. Horrez gain, ubidearen ibilbidea ere aldatu zen, sakonera eta zabalera handituz, ubidea Zaragozaraino nabigagarria izateko. Ezagutu nahi?
Eta eskolara itzuli aurreko gure azken geldialdia... Tutera!
Nafarroa Erriberako hiriburua dela esan daiteke. Herri honek gauza asko ditu bisitatzeko baina geuk bi gauzatxo porposatzen dizkizuegu:
Batetik Tuterako zezen plaza bisitatzea eta bestetik arte museoa. Behin hauek ikusita, zer moduz tuterako kaleetatik galtzen bagara?