GOI MAILAKO LANBIDE HEZIKETA

EZAUGARRIAK

Goi-mailako teknikari titulazioa lortuko da ikasitako espezialitatean. 3. Mailako kualifikazioa eskaintzen du. 


2 urteko iraupena du eta 3 hilabetez lan munduan murgiltzeko garrantzitsuak izango diren praktikak egingo dira. 


Modalitateak:


Irteerak unibertsitatea eta lan mundua izango dira. Unibertsitaterako sarrerari dagokionean, zikloko media izango da kontuan. Nota hau USEren borondatezko fasean parte hartuz igo daiteke. 


SARTZEKO BALDINTZAK

 Titulazioaren bitartez:

 

Sartzeko proben bitartez (informazioa gehiago):


Arte Plastiko eta Diseinuen familiako zikloetan izena emateko gaitasun artistikoa neurtzen duen froga gainditu beharko da. Batxilergo artistikoko modalitateko titulua duten ikasleek ez dute froga hau egin behar.


Sarrera ikastetxe bakoitzaren gutxieneko notaren arabera izango da.

ESKAINTZA

Euskarazko eskaintza:

SARRERA ETA ONARPENA

Nafarroan goi-mailako zikloetan sartzeko prozesuan hiru sarbide talde ezarri dira. Onarpen prozesuaren lehen fasean, goi mailako talde bateko ikaspostuak (oro har, 20 ikaspostu talde bakoitzeko) honela banatuko dira:

 

Batxilergotik datozen ikasleentzako Batxilergoan egindako modalitatean araberako lehentasuna izango da.

 

Aurreinskripzioa maiatzaren lehen astean izaten da. Online (esteka) edo zure lehenengo aukera den ikastetxean egin daiteke. 


6 aukera egin daitezke, lehentasunaren arabera antolatuak. Lehen aukera ez diren zikloan onartua izanez gero, esleipenaren hobekuntza eskatu daiteke. Kasu honetan ikaslea adi egon beharko beste graduetako zerrendekin. Beste ikasketa batetan onartua izatekotan, matrikula dagokion epean egin beharko baitu.


Ekainaren bukaeran interesa konfirmatu beharko da eta Batxilergoko espedientea entregatu. Matrikula ezarriko den datan egin beharko da plaza ez galtzeko. 

 

Aurreinskripzioa maiatzan egiten ez bada, Irailean bete gabeko plazen esleipenean parte hartu ahalko da. Kontuan izan behar da epe honetan plaza gutxi esleitzen dira.

 

Ikastetxe pribatuen kasuan, haiek ezartzen dituzte onarpen baldintzak.


IRTEERAK

Goi-mailako zikloak bukatzean hurrengo ibilbideak jarrai daitezke:

USEren borondatezko fasean parte hartu ahalko da nota igotzeko (4 puntuz gehienez).

KONBALIDAZIOAK

Goi-mailako ziklo batzuk unbertsitateko gradu batzuekin erlazionatuta daude. Honen ondorioz, goi-mailako zikloetan egindako ikasgai batzuk unibertsitateko graduetako ikasgaiengatik konbalidatu daitezke.


Nafarroako Unibertsitate Publikoak hainbat ikasgai automatikoki konbalidatu egiten. Hauek jarraian aurkituko duzun estekaren bitartez kontsulta daitezke.

Modu berean, beste goi-mailako ziklo bat ikastekotan ikasgaiak konbalidatzeko aukera izango da.