EZAUGARRIAK

EZAUGARRIAK

Gaur egun estatuko unibertsitateak Goi Mailako Hezkuntzaren Europar Esparrura egokituak daude. Honek ikasleen mugimendua eta titulazioen alderatzea ahalbidetzen du.

 

Estruktura hurrengoa da:

 

Kreditu bakoitza 25 lan orduren baliokidea da. Lan ordu hauek hurrengoak izango ditu barne: klaseak, lanak (bakarkakoak edo taldekoak), ikas orduak, tutoretzak, etab.

 

Ikasturtea bi seihilekotan banatzen da. Unibertsitatearen arabera hasiera eta bukaera datak aldatu egiten dira eta errekuperazioak irailean izan daitezke edo ez.

 

Edozein Batxilergoko ibilbidek edozein gradurako sarrera ahalbidetzen du. Hala ere, ibilbide konkretu batetako ikasgaiak egin ez izateak USEn kalifikazio altuena lortzea eragotziko du.

 

Boloniako Planak ikasketa unibertsitarioak ezagupenaren hurrengo bost adarretan sailkatzen ditu:

SARBIDEA

Beste gaitasun frogak:

Ikasketa batzuen kasuan beharrezkoa da gaitasun froga espezifikoak gainditzea. Hauek ikasiko den ikasketarekin lotuta egongo dira, ikasketak burutuko dituen unibertsitateak antolatuko ditu eta “gai” edo “ez gai” moduan kalifikatuko dira.

Besteen artean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (INEF), Itzulpengintza edota Interpretazioa ikasteko beharrezkoak izaten dira froga hauek. 

Hau dela eta garrantzitsua da unibertsitateek ezarritako baldintzak eta aurre inskripzio datak ezagutzea.

SARBIDEA, ONARPENA ETA MATRIKULA

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA

 

Aurreinskripzioa


Epe arruntekoa ekainean egingo da (data zehaztear dago). Honetan USE matrikularen urte berean eta deialdi arruntean edo beste urteetan aprobatu dutenek parte hartu dezakete.

6 Gradu aukeratu daitezke gehienez eta lehentasunaren arabera ordenatu beharko dira.

USE Nafarroan egin denean ez da dokumentaziorik aurkeztu behar (baldin eta erreserbako plazetan parte hartzen ez bada, hau da, kirolarientzako, ez-gaitasuna dutenentzako,…).

 

Epe berezikoa uztailan egingo da.

 

Onarpena


Gutxieneko notaren eta aurre inskripzioan ezarritako lehentasunen arabera ezarriko da. Ikasleak egindako aukeretatik onenean egingo da onarpena eta honen atzetik dauden aukera guztiak deuseztatuko dira. Lehentasunen arabera hobetzeko aukera mantenduko da.

Tramitea interneten bitartez egin daiteke eta emaitza sakeleko telefonoan jasoko den mezu baten bitartez ezagutuko da.

 

Matrikula


Onarpenak matrikula egiteko eskubidea ematen du. Matrikula espreski ezarriko den data batetan besterik ezingo da egin. Egiten ez bada, onartutako plaza galduko da.

Online egiten da.


 

Informazio gehiago



EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

Aurreinskripzioa


Epe arruntekoa ekainean egingo da (ekainaren 15etik 29ra). Honetan USE matrikularen urte berean eta deialdi arruntean edo beste urteetan aprobatu dutenek parte hartu dezakete.


8 Gradu aukeratu daitezke gehienez eta lehentasunaren arabera ordenatu beharko dira.


Online egingo da.


 

Epe berezikoa uztailean egingo da (konfirmatzear).

 

 

Onarpena

 

Gutxieneko notaren eta aurre inskripzioan ezarritako lehentasunen arabera ezarriko da. Ikasleak egindako aukeretatik onenean egingo da onarpena eta beste aukera guztiak deuseztatuko dira.

Interneten bitartez egin daiteke. 



Matrikula


Lehenengo urtean aurrez aurre egingo da Gradua egingo den ikaslekuan.

Matrikularako hurrengo dokumentazioa eraman beharko da:

 


Informazio gehiago

BESTE UNIBERTSITATEAK

Orokorrean, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen den moduan, beste Autonomietako unibertsitateetan matrikulak ekainean edota uztailaren hasieran egiten dira, USEa eta gero. Online gauzatzen dira. Honen inguruko informazioa Unibertsitate bakoitzeko webgunean aurkitu daiteke.

 

Gaitasun froga espezifikoak eskatzen dituzten graduen kasuan, ikasleek apiriletik aurrera izena eman beharko dute froga hauek egiteko deialdietan. Komenigarria da Unibertsitateen arteko hitzarmenak ezagutzea batzuetan Unibertsitate bateko frogek beste baterako balio baitute.

 

Unibertsitate eta ikasketen arabera beste irizpide batzuk ezarri daitezke.

 

Matrikula unibertsitate batetan baino gehiago egin daiteke eta honen ostean beste batetan onartuta izanez gero, nahiago duzunera aldatu. Informatu zaitez honen inguruan egin baino lehen.