INFORMAZIO OROKORRA

ezaugarriak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken ikasturtea da. Behin gaindituta, ikasleak DBH tituloa eskuratuko du

Ondorioz, ikasturte hau bukatzerakoan hurrengo helburuak lortuko dira:

"Ikasleek kulturaren oinarrizko elementuak bereganatzea, batez ere alderdi humanistikoan, artistikoan, zientifiko-teknologikoan eta motorrean; ikasleengan ikasteko eta lan egiteko ohiturak garatzea eta finkatzea, bai eta bizi-ohitura osasungarriak ere; eta, halaber, ondorengo ikasketei heltzeko nahiz laneratzeko prestatzea eta herritar gisa dituzten eskubide eta betebeharrak gauzatzeko trebakuntza ematea"

TITULAZIOA

Tituloa lortzeko, ikasleek ikasgai guztiak gainditu beharko dituzte. 

Bestela, DBHko tituloa lortuko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean, irakasle taldearen iritziz, ezarritako gaitasunak eskuratu eta etapako helburuak lortu dituzten ikasleek.

IRTEERAK

Tituloa eskuratu bada:

Tituloa ez bada eskuratu:

aholku orientatzailea

DBH 4. maila bukatzerakoan, ikasleari aholku orientatzailea emango zaio. Bertan proposamen bat sartuko da egokien jotzen diren aukera akademikoei, prestakuntzakoei edo profesionalei buruz.