Hezkuntza Ministeritzak Hezkuntza-laguntza berariazko premiak dituzten ikasleek behar dituzten laguntzak jaso ditzaten helburutzat duen diru-laguntza da.
Diru laguntza honen hartzaileak hurrengoak izango dira:
Ezgaitasuna duen ikaslea.
Jokabidearen edota komunikazioaren nahasmedu larria duen ikaslea.
Autismoaren espektroaren nahasmendua duen ikaslea.
Goi-gaitasunak dituen ikaslea.
Hezkuntza Bereziko Bekak: jantokia, garraioa eta erresidentzia.
3 eta 21 urte bitarte izatea (2023ko abenduaren 31n beteak).
Familiaren 2022ko per capita errenta, 18.000 eurotik gorakoa ez izatea.
Baldintza honek ez du eraginik izanen Hezkuntza Bereziko ikastetxeetarako garraiorako beketan.
Baldintza ekonomiko hori ez da kontuan hartuko hezkuntza bereziaren gela alternatiboetan (GA) eta egokitzapen unitateetan edo autismoaren espektroko nahasmendukoetan (EU/AEN) eskolatutako ikasleentzako jantokiko beketan.
Edozein maila edo gradutako ikasketak egitea:
Hezkuntza Bereziko ikastetxeak
Hezkuntza Bereziko ikastetxeen gela alternatiboak (GA)
Egokitzapen unitateak edo autismoaren espektroko nahasmenduko gelak (EU/AEN)
Curriculum Bereziko Unitateak (CBU)
Lanbide Heziketa Bereziko zikloak
Mugitzeko edo entzuteko ezgaitasuna duten ikasleentzako ikastetxe arruntak, Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroko (NHEBZ)ko taldeek proposatuak.
Laguntzak: Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako.
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak:
Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Oinarrizko Lanbide Heziketa
3 eta 18 urte bitarte izatea (2023ko abenduaren 31n beteak).
Familiaren 2022ko per capita errenta, 18.000 eurotik gorakoa ez izatea.
Hezkuntza premia bereziak izatea, jarraian adierazitako egoera baten ondorioz:
Adimen-desgaitasunari, AENri, komunikazioaren eta hizkuntzaren nahasmendu larriari, entzumen-desgaitasunari, ikusmen-desgaitasunari, mugimen-desgaitasunari eta jokabidearen nahasmendu larriari lotutako Hezkuntza premia bereziak.
Heltze atzerapena Haur Hezkuntzako etapan.
Adimen gaitasun handiak, beren ikastetxeko prestakuntzaren osagarri diren jarduerak behar dituztenak.
5 urtetik aurrera logopediaren beharra duen hizkuntzaren garapenaren nahastea.
Arreta nahasmendua (ArN), arlo instrumentaletan ikasturte bateko edo gehiagoko curriculum atzerapena eragiten duena, baldin eta Errekuperazio Programak (EP) eta Sartzeko curriculum egokitzapenak (SCE) aplikatzen ari badira, eta Educan EP-SCE gisa jaso bada.
Ikaskuntzaren nahastea, larritasun maila ertain edo larrikoa, trebetasunetan ikasturte bateko edo gehiagoko curriculum atzerapena eragiten duena, betiere curriculumera sartzeko eta hura indartzeko neurriak aplikatzen ari badira, eta Educan EP-SCE gisa jaso bada.
Desgaitasuna izanik derrigorrezkoaren ondoko eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzan ari diren ikasleentzako laguntza:
Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatutako ikasleak.
16tik 21 urte bitarteko adina izatea, betiere 2023ko abenduaren 31n beterik.
Psikiko, zentzumenezko edo mugimenezko desgaitasuna edo nahaste psikiatriko larriak izatea eta laguntza pedagogiko berezia edo garraio egokitua behar izatea.
Unibertsitateaz kanpoko derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza osatzen du:
Batxilergoa
Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketa
Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako lanbide ikasketak
Erdi eta goi mailako Kirol Irakaskuntzak