Unibertsitate aurreko froga da, unibertsitate mailako ikasketak egin nahi dituzten ikasleentzako.
Bi ibilbide desberdin hauek nabarmentzen dira:
Batxilergotik datorren ikasleen ikaskuntza maila, gaitasunen garapena eta heldutasun akademikoa neurtzen du. USP aprobatzea unibertsitatean sartzeko beharrezkoa da.
Goi Mailako Heziketatik datozen ikasleek, edota unibertsitatera sartzeko baldintzak betetzen dituztenak, USPa egin dezakete onartua izateko nota hobetzeko.
EGITURA
Derrigorrezko fasea USP: Gaztelania, Euskara, Ingelesa edo “atzerriko hizkuntza”, Historia edo Filosofia eta batxilergoko modalitatearen irakasgai bat (osotara 5 azterketa).
Borondatezko Fasea (nota igotzeko): 3 irakasgai + Atzerriko Hizkuntza bat. Derrigorrezko fasean aukeratutakoaren desberdina (Frantsesa, Alemana, Ingelesa)
Irakasgai ponderagarriak:
-USPko ikasgaiak (ponderagarriak gradu batzuetan)
-Borondatezko faseko irakasgaiak
-Modalitateko nahitaezko ikasgai espezifikoak
Baliozkotasuna: 3 urte (borondatezko fasea)
Lehentasuna: deialdi arrunta deialdi bereziaren aurrean
DEIALDIAK
Ohikoa: ekainaren 2a, 3a eta 4a
Ez-ohikoa: ekainaren 24a, 25a eta 26a
IRAUPENA
1,5 ordu.
Gaztelera eta Literatura II
Espainiako Historia edo Filosofiaren Historia
Atzerriko hizkuntza: Ingelesa, Frantsesa edo Alemana
Euskara eta Literatura II
Matematika II edo Gizarte Zientzietan Aplikaturiko Matematika II
Gaztelera eta Literatura II
Espainiako Historia edo Filosofiaren Historia
Atzerriko hizkuntza: Ingelesa, Frantsesa edo Alemana
Euskara eta Literatura II
Latina II edo Gizarte Zientzietan Aplikaturiko Matematika II
Gaztelera eta Literatura II
Espainiako Historia edo Filosofiaren Historia
Atzerriko hizkuntza: Ingelesa, Frantsesa edo Alemana
Euskara eta Literatura II
Arte Eszenikoak edo Musikaren Analisia II
KALIFIKAZIOA
Kalifikazioa azterketen emaitzen batezbesteko aritmetikoa da eta 4 puntukoa edo handiagoa izan behar du proba gainditzeko.
USP gaindituta egongo da baldin eta USParen batezbesteko notaren %40 eta Batxilergoko espedientearen batezbestekoaren %60 ponderatuta lortzen den kalifikazioa 5 puntuko edo handiagoa bada.
BALIOZKOTASUNA
Emaitzen iraupena mugagabea da.
FILOSOFIAREN HISTORIA / ESPAINIAKO HISTORIA
Filosofiaren Historia eta Espainiako Historia ikasgaien kasuan, matrikula egiteko orduan ikasgai bakoitza derrigorrezko fasean edo borondatezko fasean egingo den aukeratu beharko da. Matrikula egin den fasean besterik ez digute kontuan izango ikasgai hau.
Egoera hau ez da unibertsitate guztietan berdin gertatzen eta beste erkidego batzuetan sarbide hoberena ematen duena izango digute kontuan. Kasuz kasu begiratu behar da matrikula egin aurretik.
Fase honek unibertsitatean onartuta izateko kalifikazioa hobetzeko aukera eskaintzen du (4 puntu gehienez)
Gehienez ere 3 irakasgaien + Atzerriko Hizkuntza (USPn aukeratu ez dena) azterketa egin daiteke.
Hurrengo ikasgaiak aukeratu daitezke:
Atzerriko Hizkuntza: USPn aukeratutakoa ez den bat (Frantsesa, Alemana, Ingelesa)
Nahitaezko irakaskai espezifikoak, Batxilergoko beste modalitate batzuetakoak
Modalitateko eta Batxilergoko beste modalitate batzuetako irakasgaiak
Espainiako Historia edo Filosofiaren Historia, nahitaezko fasean aukeratutakoa ez dena
FILOSOFIAREN HISTORIA / ESPAINIAKO HISTORIA
Filosofiaren Historia eta Espainiako Historia ikasgaien kasuan, matrikula egiteko orduan ikasgai bakoitza derrigorrezko fasean edo borondatezko fasean egiten dugun aukeratu beharko dugu. Matrikula egin dugun fasean besterik ez digute kontuan izango ikasgai hau.
Egoera hau ez da unibertsitate guztietan berdin gertatzen eta beste erkidego batzuetan sarbide hoberena ematen diguna izango digute kontuan. Kasuz kasu begiratu behar da matrikula egin aurretik.
Biologia
Marrazketa Teknikoa II
Fisiko
Geologia
Kimika
Tekonologoa eta Ingeniaritza
Enpresa eta Negozio Ereduen diseinua
Geografia
Greziera II
Artearen Historia
Latina II
Korua eta Ahots Teknikak II
Musika eta Dantzaren Historia
Literatura Dramatikoa
Diseinua
Marrazketa Teknikoa Arte Plastikoei eta Diseinuari Aplikatua II
Oinarri Artistikoak
KALIFIKAZIOA
Irakasgai bakoitza 0tik 10era baloratuko da. Ponderatzeko emaitza 5ekoa edo gehiagokoa izan beharko da.
Baloratzekoan gainditutako bi ikasgai izango dira kontuan, aukeratutako graduan sartzeko emaitza hoberena eskaintzen dutenak. Azterketako emaitzak 0,1 edo 0,2rekin ponderatuko dira (UPVn 0,2 eta 0,1 ere izan daiteke) aukeratutako graduaren arabera.
BALIOZKOTASUNA
Emaitzen iraupena 3 urtekoa da.
Beraz, ikasle batek USp egin eta zuzenean Goi Mailako Lanbide Heziketako Ziklo bat egiten badu, borondatezko faseko nota EZ DU GALDUKO zikloa bukatu duenerako.
Behin froga gaindituta, edozein ikaslek izango du emaitza hobetzeko aukera.
Horretarako hurrengo aukerak daude:
Ohiko fasean gainditu eta ez-ohikoan nota igotzeko aurkeztea. Kasu honetan, ez-ohiko fasean lortutako notak hurrengo ikasturterako balioko du, hau da ohiko faseko nota azterketa egin den urte bereko sarbideko nota izango da eta ez-ohikoan lortutako notak hurrengo urtetik aurrera balioko du.
Hurrengo ikasturtean aurkeztea. Kasu honetan edozein batxilergo modalitateko ikasgaiak aukeratu ahalko dira bi faseetan.
Beti ere, nahitaezko fasea, borondatezko fasea edo bi faseak aukeratu ahalko dira nota igotzeko.