Helburua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzerakoan ikasleek hurrengo helburuak lortzea izango da:
Ikasleek kulturaren oinarrizko elementuak bereganatzea, batez ere alderdi humanistikoan, artistikoan, zientifiko-teknologikoan eta motorrean; ikasleengan ikasteko eta lan egiteko ohiturak garatzea eta finkatzea, bai eta bizi-ohitura osasungarriak ere; eta, halaber, ondorengo ikasketei heltzeko nahiz laneratzeko prestatzea eta herritar gisa dituzten eskubide eta betebeharrak gauzatzeko trebakuntza ematea.
Mailaz igoko dira ikasgai guztiak gainditu dituzten ikasleak edota ikasgai bat edo bi suspenditu dituztenak.
Ikasleak mailaz igoko dira, baldin eta irakasle taldeak uste badu gainditu gabeko irakasgaien izaerak posible egiten duela hurrengo ikasturtean arrakastaz jarraitzea, eta uste badu errekuperatzeko aukera onak dituztela eta igotze horrek mesede eginen diela haien bilakaera akademikoari.
Errepikatzea salbuespenezko neurria izango da. Ikasturte bakoitza behin errepikatu daiteke eta guztira bitan errepikatu daiteke etapa guztian.
Gainditu gabeko ikasgaiekin mailaz igo ezkero, ikasgaia berreskuratzeko plan pertsonalizatuak diseinatu beharko dira.
Gaindituz gero (gehienera 2 ikasgai suspendituta):
DBH 4. mailara igarotzea.
Suspendituz gero (3 edo ikasgai gehiago suspendituta):
Errepikatzea.
Jadanik errepikatu badu:
DBHko 4. mailara igarotzea.
Dibertsifikazioa.
Oinarrizko Lanbide Heziketa.
Tituloa lortzeko, ikasleek ikasgai guztiak gainditu beharko dituzte.
Bestela, DBHko tituloa lortuko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean, irakasle taldearen iritziz, ezarritako gaitasunak eskuratu eta etapako helburuak lortu dituzten ikasleek.