Ezagupena eta heldutasun pertsonala eskuratzea.
Ezagupenak, trebetasunak, abileziak eta gaitasunak garatzea, kultura eta profesionalizazioaren arloei lotuta.
Goi mailako ikasketak (unibertsitarioak edota lanbide heziketakoak) egiteko prestakuntza, orientazioa eta ezagupenak bermatzea.
2 urteko iraupena dauka. Gehienez 4 urtetan egingo da.
Lau modalitate desberdin egongo dira: zientzia eta teknologiarena; gizarte zientzia eta teknologiarena; artistikoa; eta orokorra.
Ikasturte batetik bestera modalitatez aldatzeko aukera dago. Kasu honetan, ikasleak modalitate berriko berariazko ikasgai guztiak gainditu beharko ditu (lehenengo eta bigarren mailakoak).
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua izatea.
Erdi mailako Lanbide Heziketako titulua izatea. Kasu honetan ikasgaiak konbalidatzeko aukera egon daiteke.
Lehenengo mailatik bigarren mailara pasatzeko gehienez bi ikasgai suspenditu daitezke.
Ikasleak suspenditutako bi ikasgai hauek bigarren mailan egin beharko ditu.
Ikasturte bakoitza ikasturtez pasatzeko baldintzak ematen ez diren guztietan errepikatuko ahalko da.
Modu orokorrean Batxilergoko titulua eskuratzeko ikasgai guztiak gainditu beharko dira.
Salbuespen modua, ez-ohiko ebaluazioan ikasgai bat suspenditu daiteke baldin eta:
Irakasle taldeak batxilergoari lotutako gaitasun orokorrak lortu direla uste badu.
Asistentzia falta jarraitu eta justifikatua gabea ez badago.
Ebaluaziorako azterketa eta ariketa guztiak eginak badaude.
Ikasgai guztien media bost baina altuado bada.
Gehienera lau urte erabili ahako dira tituloa lortzeko.
Ikasketa Unibertsitarioak
Goi mailako Lanbide Heziketa
Goi mailako Ikasketa Artistikoak
Lan mundua
Unibertsitatean sartzeko, ponderazioak direla eta, modalitateen berariazko ikasgaiek behin betiko eragina daukate nahi den gradua ikasteko. Hurrengoa izan behar da kontuan:
Ponderazioak.
Gutxieneko notak.
Goi Mailako Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko lehentasuna modalitateak ezarriko du.