Adibidea

Leireren klasean, dakigunez, 16 ikasle daude 4 laguneko 4 taldetan banaturik. Guztiei ilargian galduta dagoen astronautaren erronka proposatu diegu; eta, erronkaren fitxak banatu dizkiegu, erronka gauzatu dezaten beharko dituzten jarraibideekin.

Erronkaren izena da Arazo bat dugu, eta arrakastatsua izan da, zorionez; taldeek euren sendotasuna neurtzeko aukera paregabea izan dute eta euren bertuteez eta ahuleziez konturatu dira.

Leirek aipatutako fitxak bete ditu, taldekideek bezala eta konturatu dira funtzioak beste era batera banatu beharko dituztela. Zehatzago esanda, Leirek eta Kermanek funtzioak trukatuko dituzte: Leire zuzenagoa izan da, epeei men eginez, eta Kermanek, aldiz, erabaki txikienaren zergatia bilatzen ibili da.

Arauak direla eta, berebat, ohartu dira horiek bete ahal izateko, arreta handia jarri behar izan dietela; azken finean, taldeari indar asko galarazi diote. Dena den, jabetu dira arauek argitasuna eta laguntza eman dietela; hori dela eta, praktikaren praktikaz, arauek ezarritako jokabideak barneratutakoan, askoz ere eraginkorragoak izango dira. Beraz, hau da, orain, taldeko kontratu berria.