ADISKIDE ONEKIN, ORDUAK LABUR
Argazkian Leire ikus dezakegu kamiseta berdea soinean duela. Gainerakoak, irakaslea eta bere klaseko kideak dira, 6 klasekide falta diren arren.
Erronka abiarazi orduko, argi izan behar dugu taldeak egituratu behar ditugula. Izan ere, talde horien sendotasunak, neurri handi batean, ahalbidetuko du taldeek arrakasta izatea erronkan. Horrenbestez, ezin ditugu, denbora ez galtzearren, taldeak hala moduz egituratu; aintzat hartu behar den jarduna dugu.
Taldeak egituratzea deituriko atalean, beraz, ikasleak taldeetan banatuko ditugu; taldeei egitura bat emango diegu; eta, azkenik, egitura horren sendotasuna neurtuko dugu.
Aipatutako ekintza bakoitza pauso bat izango da, eta bakoitzak adibide bat izango du lagun.