Era sistematizatuan lan egitea

Era sistematizatuan lan egiteko, ikasleei testuinguru ezaguna eman behar diegu. Ikasleak ezin dira klasean noraezean ibili. Horretarako, ia egitura finkoa duten saio mota ezberdinak emango dizkiegu. Ia diogu, agian, saioon egiturek edo eskemek egokitze batzuk beharko dituztelako; beharbada, une zehatz batzuetan baino ez. Dena dela, saioen eskema bat aurkeztu beharko diegu ikasleei, une oro jakin dezaten nola jokatu.

Saio motak egituratu ostean, lan egiteko era sistematizatuari jarraitu diezaiogun, egutegia antolatuko dugu; bada, lehenengo, erronkak iraungo duen denbora zehaztuko dugu, eta gero, egun bakoitzeko saio mota. Ondorioz, ikasleek begiratzen dutenean prestatu dugun egutegia, zeri ekin behar dioten.

Adibidea