Adibidea


Leireren klasean 16 ikasle ditugu, eta 4 laguneko 4 talde egingo ditugu. Horretarako, HADA teknika erabiliko dugu. Ikasleen profila, adibidez, kolaboratzaile eta garatzaile izaeren arteko nahastea izan daiteke, eta, ondorioz, HADAren araberako talde perfektuak egituratzea zaila izango da. Horregatik, gure asmo nagusia hau izango da: ikasleek talde barruan funtzio batzuen ardura hartzea, talde-kontzientzia garatzen has daitezen.

Leirek HADA bete du. Argi ikus dezakegu bertan, nahiz eta kolaboratzaile izaerak kalifikaziorik handiena duen, Leireren profilak antzerako puntuazioa duela izaera guztietan.

Dena den, taldeak erabaki du (Leirek barne) Leireri dagozkion funtzioak zein diren: ondorioen laburbiltzaile eta bitartekari. Beraz, Leirek, ondorioen laburbiltzaile gisa, lanean lortutako ondorioak bildu eta idatzi egingo ditu, hurrengo aurkezpenetan modu egokian erakusteko. Eta, bitartekari gisa, lanari ekingo dio taldeak harremanetan arazoak edo gatazkak dituenean. Modu inpartzialean egingo du lan, gatazkako aldeek elkarrekin hitz egin eta negozia dezaten.

Taldeak, jada, egituratu ditugu: askotariko profilak ditugu talde bakoitzean eta kide guztiek badakite zein den euren betebeharra. Beraz, jarrai diezaiogun bideari.