Taldetan banatzea

Taldeak ganoraz egituratzeko bidean egin beharreko lehenengo pausoa da ikasleak taldetan banatzea.

Horretarako, TKNIKAk hiru teknika proposatzen ditu: Belbin, Disc eta HADA. Hiruretako edozein martxan jartzeko jarraibideak aurki ditzakegu TKNIKAren webgunean. Teknika horien helburua da ahalik eta talde orekatuenak sortzea; hau da, profil ezberdinetako ikasleak batzea, ikasle baten gaitasunak izan daitezen beste ikasleen gaitasunen osagarri.

Taldeak egituratu eta ikasleak euren profilaz jabetu ostean, ikasleen profilei funtzio batzuk esleituko dizkiegu, ikasleek jakin dezaten euren betebeharra zein den talde barruan. Esate baterako, aurkitzaile funtzioa bere gain hartzen duen ikasleak honako hau egin beharko luke: ezohikoa dena bilatu eta besteek zer egiten duten aztertu, taldeari ideiak eman eta iradokizunak egiteko.

Azken batean, taldeak antolatzeaz gain, ikasleek talde-kontzientzia bereganatu dezatela nahi dugu, ikasle bakoitzaren jarduna ezinbestekoa izango baita taldeak ondo funtziona dezan: ezarriko diren erronketan, taldeak arrakasta izan dezan.

Adibidea