Erronka egituratzea

Erronkak arazoei erantzuteko edo horiek konpontzeko baliatzen ditugu. Gerta liteke arazoa izugarria izatea, handiegia. Konturatu behar dugu, kasu horretan, erronka ere neketsuegia izan daitekeela eta ikasleek etsipenak jota amai dezaketela; erronka bertan behera uzteko gogoa ekar liezaieke egoerak.

Horregatik, eskatuko diegu arazoa ondo azter dezatela, elkarrekin erronka egoki bat egituratu dezagun. Zentzu horretan, arazoa erronka bihurtzeko taula bete beharko dute taldeka. Taula horrek hiru atal ditu:

  1. Hartu beharreko neurriak zehaztea, arazoa konpontzeko.
  2. Neurrien azalpen laburra idaztea.
  3. Neurri bakoitza bukatzeko beharko litzatekeen denbora zehaztea.

Horrez gain, erabakiko dute zenbat neurri betetzeko gai izango diren, ez baitute, derrigor, arazo osoa konpontzeko behar adina denbora izango beti. Modu horretan ere, erronka pertsonalizatzeari ekingo diote.

Adibidea