Taldekideen jarrera ebaluatzeko taula

Taldekideen jarrera ebaluatzeko taularen laguntzaz ikasleen jarreren ebaluazioa lortuko dugu; ikasleek zertuko dute kalifikazio hori (koebaluazioa). Irakasleok, horretarako, taula bat emango diegu; bertan agertuko baita zer jarrera edo gaitasun sustatu nahi ditugun, eta zein baztertu.

Taula betetzea erraza da: gaitasun bakoitzari puntuazio bat eman beharko diote; hau da, adierazi beharko dute, euren ustez, ebaluatzen ari diren kideak zenbat puntu merezi dituen. 0 notarik apalena izango da, eta 5, aldiz, onena.

Jarrerak hiru biderrez puntuatuko dituzte ikasleek erronka guztian zehar: Lehenengoa, martxoan egingo dute; tartekoa, apirilean; eta azkena, maiatzean. Erronkan izandako jarreraren azkeneko nota, hortaz, taldekide guztiek emandako hiru puntuazioen batezbestekoa izango da: hau da, Onenak2 taldearen kasuan, adibidez, Leireren jarrera bere taldekideek ebaluatuko dute; Luciak, Raulek eta Kermanek alegia. Bakoitzak hiru aldiz ebaluatuko du Leire, eta beraz, jarreraren nota izango da taldekideek betetako 9 taulen batezbestekoa, azkeneko notaren % 10 dena.

Hurrengo estekan ikus dezakegu Leirek egindako taldekideen jarrera ebaluatzeko taula.