Nork bere burua ebaluatzeko taula

Nork bere burua ebaluatzeko taula autoebaluazioa ahalbidetuko duen tresna izango da, eta azkeneko notaren % 20 izango da. Ikasleek ebatzi beharko dute zer maila arte bete dituzten taulan agertzen diren helburuak. Gutxienez, hirutan egin beharko dute autoebaluazioa hirugarren ebaluazioan zehar (lehenengoa, martxoan; tartekoa, apirilean; eta azkena, maiatzean). Azkeneko autoebaluazioren kalifikazioa baino ez da kontuan hartuko. Alabaina, autoebaluazio bakoitza onuragarria da oso; horrela, ikasleek bere ikasketa-prozesua nola garatzen ari den argi ikus dezakete.

Lehenago aipatu dugun bezala, ikasleek saio bereziak izango dituzte autoebaluazioa errazago gauza dezaten; horiek, ondo dakigunez, nork bere burua ebaluatzeko saioak dira, astean behin ordu batez balia ditzaketenak. Horrek ez du esan nahi, aldiz, autoebaluazioa saio berezi horien ostean egin behar dutenik derrigor; aitzitik, autoebaluazioak noiznahi, nonahi eta zenbanahi (gutxienez: hiru, eta ezarritako epeetan) egin ditzakete, azkenekoa soilik onartuko dugun arren. Hurrengo estekan ikus dezakegu Leirek bere burua ebaluatzeko betetako taula.