Klaseak ebaluatzeko tresnak

Klaseak ebaluatzeko tresnak bi izango dira, behaketa-taula eta laburpenak. Tresna horiek zehaztuko digute ikasleek klasearen balioa eureganatu duten ala ez.

Ikusi dugunez, klaseen ebaluazioari egokituko diogu azkeneko notaren % 30. Horrek esan nahi du, hirugarren ebaluazioan 28 klase ditugunez, klase bakoitzak 0,11 balioko duela, 3/28 hain zuzen ere.

Ikasleek 0,11 horiek eskura ditzaten, taldeek saioaren laburpena modu zuzen batean eman beharko diote irakasleari. Horretarako, eredu egoki bat eskaini beharko diegu taldeei, laburpenak nola egin behar dituzten jakin dezaten. Horrez gain, 0,11 horiek eskuratzeko, ikasleek ganoraz lan egin beharko dute; jarrera ebaluatuko baitiegu behaketa-taularen bidez. Taula horretan, oharrak apuntatuko ditugu; hala nola, telefonoaren erabilera okerra, errespetu faltak eta abar. Ikasle bati ohar bat idazten diogunean, klasearen balioaren erdia galduko du, eta erdipurdiko klase bat bezala sailkatuko dugu. Ohar bi idazten badizkiogu, berriz, klasea eskasa izango da, eta balio guztia galduko du. Irakasleak, beraz,egunero ebaluatuko ditu klaseak.