Amaierako aurkezpenak ebaluatzeko taula

Amaierako aurkezpenak ebaluatzeko taula ere beteko dute taldeek, beste taldeen amaierako aurkezpenak ebaluatzeko; talde osoa ebaluatuko dute modu horretan; bada, aurkezpena egiten duten kide guztiek nota berbera jasoko dute, eta hori azkeneko notaren % 10 izango da.

Talde guztiek behin baino ez dute hartuko ebaluazio mota hori, erronkaren gaineko lanaren dokumentazioa aurkezten dietenean klaseko kideei. Hurrengo estekan ikus dezakegu Desfasatuak taldeak betetako amaierako aurkezpenak ebaluatzeko taula.